II DEIALDIA BILBAOARTE BILDUMAREN KOMISARIOTZA
Deialdiaren egilea: Fundación BilbaoArte Fundazioa
Epea: maiatzak 18ra arte
1998az geroztik, BilbaoArten izandako egonaldiaren amaieran, artista egoiliar bakoitzak pieza bat edo batzuk uzten ditu Bilduman, jasotako laguntzaren kontraprestazio gisa.
Orokorrean hartuta, BA Bilduma azken urteetako panorama artistiko garaikidearen isla bat da gaur egun, eta kalitate handiko artelanen multzo esanguratsu bat biltzen du, Euskadiko, estatuko eta nazioarteko egileena. Artisten ekoizpenarekin batera aldi berean berez hazteko izaera horrek aparteko berezitasuna ematen dio Bildumari, oraingo artearen adierazpide gisa.
Aldian-aldian Bildumaren erakusketa kolektiboak antolatzen dira, bertan presentzia duten artista guztiak bistaratzeko asmoz, obrek eta artistek orokorrean eskaintzen duten imajinarioari buruzko irakurketa eta interpretazio berriak eskaintzeaz batera.
2023ko apirilean, BA Bildumak Eusko Jaurlaritzaren aitortza jaso zuen, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan sartuz. Organo horrek bi diru-laguntza eman dizkio udal proiektuari: bata, bildumaren argazki-erregistro profesional, katalogazio eta dokumentaziorako; bestea, lehenengo erakusketarako.
Informazio gehiago: https://bilbaoarte.eus/eu/bilbaoarte-bilduma/
DEIALDIAREN HELBURUA
Deialdi honen helburua da proposamen bat hautatzea, bere egokitasun, kalitate eta bideragarritasunagatik egokiena dena, hemen garatutako oinarrien arabera. Prozesu horretan, BA Bildumaren urteko erakusketarako komisario gisa jardungo duen pertsona edo kolektibo bat hautatuko da, eta bildumaren lanak protagonista egingo dituen proposamen bat aukeratuko da.
Deaildiaren xedea hau izango da:
- BilbaoArte Bildumaren eta berau osatzen duten artista eta artelanen hedakuntza.
- Sektore artistiko eta kulturaleko profesionalei laguntzeko lerro bat sortzea, proiektu kuratorialak garatzeko.
- Erakusketa-proiektu bat eta berari lotutako programa publiko batzuk BilbaoArteren URIBITARTE40 Aretoan garatzea, 2025ko azaroaren eta 2026eko otsailaren artean, gutxi gorabehera.
Erakusketak BA Bildumako obrak soilik izango ditu, eta fisikoki URIBITARTE40 Aretoan egingo da. Baloratuko da erakusketa tokiko, nazio barneko eta nazioarteko beste erakusketa-esparru batzuetara eraman ahal izateko aukera.
Erakusketarekin lotutako programa publikoak askotarikoak izan daitezke (hitzaldiak, topaketak, konferentziak, bisitak, performanceak, aurkezpenak, etab.). Programa publikoetan kanpoko eragile eta profesionalek parte hartu ahal izango dute.
Aurkeztutako proiektuak berriak –aurretik plazaratu gabekoak- izan beharko dute eta parte hartzen duten artisten egile-eskubideak errespetatu beharko dituzte. Aukeratutako pertsona edo kolektiboek hori justifikatzen duen zinpeko aitorpen bat formalizatuko dute, eta BilbaoArte Fundazioak ez du inolako erantzukizunik hartuko horren ondorioengatik.
NORI ZUZENDUTA DAGOEN
Parte hartu ahal izango dute arte eta kultura garaikidearekin lotutako artista plastikoek, ikertzaileek eta edozein adin eta nazionalitateko komisarioek, banaka edo modu kolektiboan.
Parte hartzen duen pertsona edo kolektibo bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du deialdian.
AUKERATUTAKO PROIEKTUAREN BALDINTZA EKONOMIKOAK
- 4.000 euro, zergak barne, komisaritzearen ordainsari gisa. Zenbateko hori honela ordainduko da:
% 60 deialdia adjudikatzean.
% 40 erakusketa amaitzen denean.
- 4.000 euro, zergak barne, erakusketaren gastuengatik eta horrekin lotutako jardueren gastuengatik (hirugarrenen ordainsariak, parte-hartzen duten eragileen mantenua eta joan-etorrien gastuak, eta ekimenarekin lotutako gainerako gastuak, etabar).
Gastu horiek komisarioak kudeatuko ditu eta Fundazioak ordainduko ditu. Fundazioak jasotako proposamenak eta/edo parte hartzen duten eragileen arteko banaketa ekonomikoa doitzeko eta aldatzeko eskubidea izango du.
Bi partidak banku-transferentziaren bidez ordainduko dira, dagozkien fakturak eta aurrekontu-txostena aurkeztu eta gero.
KOMISARIOAREN KONPROMISOA:
-
-
-
-
- Proiektua gauzatzea, dossierrean azaldu den moduan; aldaketarik egin behar izanez gero, horiek BilbaoArtearen zuzendaritzarekin adostuko dira eta beraren oniritzia izango dute.
- Proposatutako programa aurreikusitako epeetan egitea baldintzatzen duten epeak errespetatzea.
- Katalogoarekin joango diren testuak ekartzea eta diseinuan parte hartzea
- Solaskide izatea eta hirugarrenek jarduera paraleloetan duten parte-hartzea koordinatzea.
- Koordinatzailearekin elkarlanean aritzea muntaia gainbegiratzeko.
- Testuak idaztea erakusketaren komunikazio-materialerako (protokoloa, prentsa…) eta hedapenerako (dibulgazio-material osagarria).
- Hedabideentzako arreta, erakusketa-programak irauten duen bitartean.
-
-
-
BILBAOARTEREN KONPROMISOA:
-
-
-
-
- Bere taldeko pertsona bat izendatzea, erakusketa-proiektuan eta berarekin lotutako programa publikoetan laguntzeko.
- Erakusketaren diseinua eta irudia gainbegiratzea.
- Jarduera hauetatik eratortzen diren gastuak ordaintzea: obra enbalatzea eta bere egoitzen artean garraiatzea; erakusketa muntatzea eta desmuntatzea; itzulpenak; grafikaren diseinu eta ekoizpenaren kontrola; bisita gidatuen zerbitzua; hedakuntza eta mantenua; argitalpenaren diseinu eta inprimaketa.
- Ohiz kanpoko partida ekonomikoak onartzea, salbuespen gisa, hala badagokio (erakusketa lekuz aldatzea, espazioa egokitzea, erakusketa zaharberritzea edo markoztatzea, etab.). Horretarako, horren beharra justifikatu beharko da, eta azken hitza BilbaoArteko Taldeak izango du
-
-
-
DATAK ETA LEKUAK
Deialdi honi dagokion proiektu kuratoriala BilbaoArteren Uribitarte40 Aretoan egingo da, 2054ko azaroaren eta 2026eko otsailaren artean, gutxi gorabehera.
Aukeratutako komisarioak edo talde kuratorialak sei hilabeteko lan-epea izango du: hiru hilabete (ekaina-abuztua) landutako proposamenaren kontzeptualizazioa bukatzeko; eta hiru hilabete, 2054ko irailetik aurrera, proiektua ekoizteko eta abiatzeko.
2025eko azarotik 2026ko otsailera bitartean, hautatutako komisarioak edo artapen-taldeak aurrez aurre lagunduko ditu bai jardueren programa, bai Fundazioak laginaren inguruan zehaztutako ekitaldiak.
BilbaoArtek bere taldeko pertsona bat izendatuko du aurkeztutako proiektua garatzen laguntzeko.
PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEAK ETA FORMA
Interesatutako pertsonek LAU asteko epea izango dute, deialdi hau argitaratzen denetik aurrera, URIBITARTE40 Aretoa fisikoki bisitatzeko eta beharrezkotzat jotzen dituzten kontsultak egiteko.
Pertsona edo kolektibo bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du deialdian.
Proiektuak pdf formatuan bidaliko dira helbide elektroniko honetara:
bilbaoarte@bilbao.eus , emailaren asuntoan “komisariotza-deialdia” eta eskatzailearen izena adieraziz.
Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 18an itxiko da, eta egun horren ostean ezin izango da ezein dokumentaziorik erantsi.
EBAZPENA
BilbaoArtek 15 eguneko epean erabakiko du zein proiektu aukeratzen duen. Beraren aukeraketa BilbaoArte Fundazioaren taldeak egingo du; horretarako, Fundaziotik kanpoko artisten eta artearen profesionalen aholkularitza jaso ahal izango du.
Ekainaren 2an, BilbaoArtek deialdi honi buruzko ebazpena argitaratuko du bere webgunean, deialdien atalean.
Halaber, interesatutako pertsonei horren berri emango zaie emailez, eta 2 egun –Ekainaren 3-4ra- izango dituzte oinarrien onarpena formalki komunikatzeko, helbide elektroniko honen bidez: bilbaoarte@bilbao.eus Deialdiari uko eginez gero,BilbaoArtek beste proiektu bat aukeratuko du haren ordez.
Deialdi honi buruzko ebazpena apelaezina izango da.
AUKERAKETARAKO IRIZPIDEAK
-
-
-
-
- Planteamendu kontzeptualaren eta erakusketa-proposamenaren orijinaltasuna eta berritasuna. – Kalitatea eta sormena.
- Aurkeztutako proposamenaren bideragarritasun ekonomiko eta materiala, epeen, formaren eta baliabideen aldetik.
- Aurkeztutako ideiak eta lan-ildoak BilbaoArteren ikuspegi eta eginkizunarekin bat etortzea eta horietara egokitzea.
- Testuinguruan txertatzea eta tokiko eta nazioko eragileekin lotura eta harremanak sustatzea.
- Arte garaikideari lotutako lanean aurretik izandako esperientzia, eta egindako erakusketa- eta ikerketa-proiektuak.
-
-
-
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
-
-
- Eskaria egiten duten pertsona fisikoen edo kolektiboen curriculuma.
- NAN, AIZ edo pasaportea.
- Zerga-betebeharrak beteta izatea egiaztatzen duten ziurtagiriak (Ogasuna eta Gizarte-segurantza).
- Arte bildumen inguruan, aurretik egindako proiektu kuratorialen eta ikerketa-proiektuen txostena
- Erakusketa-proiektua, planteamendu kontzeptuala, helburuak eta garatu beharreko lan-ildoak, BA Bildumatik aukeratutako obren zerrenda.
-
- Programa publikoak: garatu beharreko 4-6 proposamenen deskribapena, BilbaoArteri eta bere artistei begira horiek justifikatzen dituen azalpen labur bat barne sartuta.
- Aurrekontu baten proposamena eta banakapena [behin-behinekoa].
- Artelanen banaketa aretoko planoan [behin-behinekoa].
-
