III DEIALDIA BILBAOARTE BILDUMAREN KOMISARIOTZA
Deialdiaren egilea: Fundación BilbaoArte Fundazioa
Epea: 2026ko ekainaren 7ra arte
BA Bildumak 600 pieza baino gehiago biltzen ditu, eta era guztietako diziplina eta praktika garaikideak hartzen ditu barne. Bere konfigurazioa estu lotuta dago BilbaoArtek ekoizpen artistiko profesionalaren zentro gisa duen eginkizunarekin. 1998az geroztik, BilbaoArten izandako egonaldiaren amaieran, artista egoiliar bakoitzak pieza bat edo batzuk uzten ditu Bilduman, jasotako laguntzaren kontraprestazio gisa.
Orokorrean hartuta, BA Bilduma azken urteetako panorama artistiko garaikidearen isla bat da gaur egun, eta kalitate handiko artelanen multzo esanguratsu bat biltzen du, Euskadiko, estatuko eta nazioarteko egileena. Artisten ekoizpenarekin batera aldi berean berez hazteko izaera horrek aparteko berezitasuna ematen dio Bildumari, oraingo artearen adierazpide gisa.
Aldizka, Bildumaren erakusketa kolektiboak antolatzen dira, bertan dauden artistei ikusgarritasuna emateko eta artistek eta artistek oro har eskaintzen duten imajinarioari buruzko irakurketa eta interpretazio berriak eskaintzeko.
DEIALDIAREN HELBURUA
Deialdi honen helburua da proposamen bat hautatzea, bere egokitasun, kalitate eta bideragarritasunagatik egokiena dena, hemen garatutako oinarrien arabera. Prozesu horretan, BA Bildumaren urteko erakusketarako komisario gisa jardungo duen pertsona edo kolektibo bat hautatuko da, eta bildumaren lanak protagonista egingo dituen proposamen bat aukeratuko da.
Deaildiaren xedea hau izango da:
- BilbaoArte Bildumaren eta berau osatzen duten artista eta artelanen hedakuntza.
- Erakusketa-proiektu bat eta berari lotutako programa publiko batzuk BilbaoArteren URIBITARTE40 Aretoan garatzea, 2026ko azaroaren eta 2027ko otsailaren artean, gutxi gorabehera.
- Sektore artistiko eta kulturaleko profesionalei laguntzeko lerro bat sortzea, proiektu kuratorialak garatzeko.
Erakusketak BA Bildumako obrak soilik izango ditu, eta fisikoki URIBITARTE40 Aretoan egingo da. Baloratuko da erakusketa tokiko, nazio barneko eta nazioarteko beste erakusketa-esparru batzuetara eraman ahal izateko aukera.
Erakusketarekin lotutako programa publikoak askotarikoak izan daitezke (hitzaldiak, topaketak, konferentziak, bisitak, performanceak, aurkezpenak, etab.). Programa publikoetan kanpoko eragile eta profesionalek parte hartu ahal izango dute.
Aurkeztutako proiektuak berriak –aurretik plazaratu gabekoak- izan beharko dute eta parte hartzen duten artisten egile-eskubideak errespetatu beharko dituzte. Aukeratutako pertsona edo kolektiboek hori justifikatzen duen zinpeko aitorpen bat formalizatuko dute, eta BilbaoArte Fundazioak ez du inolako erantzukizunik hartuko horren ondorioengatik.
NORI ZUZENDUTA DAGOEN
Parte hartu ahal izango dute arte eta kultura garaikidearekin lotutako artista plastikoek, ikertzaileek eta edozein adin eta nazionalitateko komisarioek, banaka edo modu kolektiboan.
Parte hartzen duen pertsona edo kolektibo bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du deialdian.
LISTADO DE OBRAS: (.pdf)
