Inaugurazioa «Artistak egoitzan 2023/24: Eskuratze berriak (BilbaoArte Bilduma)» URIBITARTE40en

2024ko ekainaren 21ean, ostirala, 19:00etan, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak Artistak egoitzan 2023/24: Eskuratze berriak (BilbaoArte Bilduma) erakusketa inauguratuko du, azken urtean zentroan lan egin duten artistek utzitako lanekin. Ospakizunean, 20:00ak aldera, performance bat egingo da beka jaso duten artistetako baten, Alberto Lomasen, eskutik.

Inaugurazio-programaren barruan, ekainaren 22an, larunbata, 12:30ean, URIBITARTE40 aretoak bisita gidatu bat egingo du artistekin batera, aurten Bilduman sartuko diren piezak sakonago ezagutzeko.

Artista parte-hartzaileak: Marinés Agurto Hormazábal (Lima, 1984), Argiñe Ceballos Gelozaga (Ugao-Miraballes, 1999), Gabriel Coca (Iruña, 1989), Katherinne Fiedler Gonzales-Daly (Lima, 1982), Antton Goikoetxea Ayastuy (Mungia, 1990), Amaia Gracia Azqueta (Iruña, 1985), María Hernández Laplaza (Tudela, 1990), Lucía Jayo Altomirano (Gasteiz, 1999), Alberto Lomas Gancedo (Gasteiz, 1967), Victor Ortuño (Yecla, 1995), José M. Ruiz Bermúdez (Priego de Córdoba, 1996) eta Jorge Sanz Eraña (Bilbo, 2000).

Erakusketa asteartetik larunbatera, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00, eta igande eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00 (astelehenetan, itxita) egongo da irekita, irailak 8ra arte. Sarrera doan.

ATEAK ZABALIK 2024

Aldi berean, ekainaren 25, 26 eta 27an, BilbaoArtek urteko Ateak Zabalik Jardunaldiak ospatuko ditu, eta Urazurrutia kalean dagoen zentroko estudioak irekiko ditu bertan bizi diren artistak ezagutzera emateko 2023/24 Beken programari esker.

Laguntzailea:
Cervezas El Águila