Apirilaren 17an, ostirala, 19:00etan, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak Miren Doiz BilbaoArten 2011n eta 2024-25ean bizi zen artistaren «Aukera batzuk’ (zabor eta simulakrotik abiatuta)» erakusketa inauguratuko du.
Inaugurazio programaren barruan, apirilaren 17an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan, artistak doako bisita gidatua eskainiko du,
Erakusketa asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da ikusgai, eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara maiatzaren 31ra
Sarrera doan.
Aukera batzuk (zabor eta simulakrotik abiatuta) obraren abiapuntua 2024. eta 2025. urteen artean Bilbon egindako egonalditik eratorritako obrak dira; izan ere, obra horietako abiapuntua artista prekario gisa zituen kezka pertsonalak ziren, munduan gertatzen denari dagokionez, ikuspuntu politiko, sozial eta ekologikotik begiratuta. Era horretan, kalean aurkitutako eta berreskuratutako materialaz baliatuz (Objet trouvé), gai hauek ditu hizpide: etxebizitzaren inguruko espekulazioa, erreformak, etxegabetzeak eta hondakinen sorrera, eta baita simulazioa eta gure ingurunean dugun inpaktua ere.
MIREN DOIZ
Iruñea, 1980
Madrilen bizi da eta bertan lan egiten du
Artista egoiliarra BilbaoArten 2024-5ean
Iruñeko Arte eta Ofizioen Eskolatik pasatu ondoren, Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2003. urtean. Horren ostean, bere ikasketak zabaldu zituen Bartzelonako Escola Massana d’Art i Dissenyn.
Jaso dituen sarien artean, azpimarratzekoak dira Iruñeko Artista Gazteak, 2003an, Nafarroako Artista Gazteen Topaketak, 2005ean, Estampa DKV Saria, 2015an, edo Pollock – Krasner Fundazioaren laguntza, 2014/2015ean.
Egin dituen erakusketa kolektibo ugarien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Art Stuacions, Vicente Todolí, María de Corral, Lorena Mtez de Corral eta Ilaria Giannik komisariatua, Genoako Villa Crocen, Erromako MACROn eta Matadero Madriden. 8 cuestiones especialmente extraordinarias, Virginia Torrentek Tabacalera Madriden komisariatua, 2014an. Antes de irse. Ideas sobre la pintura, David Barriok MAC Unión Fenosan komisariatua, edo A vueltas con la maldita pintura!! Una propuesta de Juan Ugalde, 2011an, MUICOn, Un disparo de advertencia, Ángel Calvo Ulloak komisariatua, eta En la cuerda floja, Pablo Flóezek Heinrich Ehrdhart galerian 2009an komisariatua. Bi banakako erakusketa egin ditu, Moisés Pérez de Albéniz galerian. Bere obra ikusgai egon da Berlin, Mexiko D.F., Sao Paulo, Bogota eta Erroman, besteak beste, eta badu presentzia erakunde hauen bilduman: Coca-Cola Fundazioa, Madrilgo Erkidegoaren Arte Garaikidearen Bilduma, Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduma, Museo Colecciones ICO Bilduma edo DKV Bilduma.
