2024ko azaroaren 22an, 19:00etan, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak «Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu» (BilbaoArte Bilduma) erakusketaren inaugurazioa ospatuko du, Iñigo Villafranca Apesteguia eta Lorenzo Galgóren komisariotzarekin. Inaugurazio programaren barne, bisita gidatu bat egingo da komisarioekin azaroaren 23an, larunbata, 12:30ean, doako sarrerarekin.
Erakusketa asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara, ikusi ahal izango da otsailaren 2ra arte. Sarrera doan.
ERAKUSKETA: EZIN DU INORK MENDAREN ZAPOREA KONPARTITU
Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu komisariatze-deialdi baten baitan BilbaoArte Bildumari buruz egindako lehenengo erakusketa da, helburutzat duena bertan presentzia duten artistak bistaratzea eta irakurketa eta interpretazio berriak eskaintzea artelanek eta artistek orokorrean eskaintzen duten iruditeriari buruz. Gisa berean, ekimenaren beste helburu bat da sektore artistiko eta kulturaleko profesionalei laguntzera zuzendutako lerro bat sortzea, proiektu kuratorialak garatzeko xedez.
Iñigo Villafranca Apesteguia eta Lorenzo Galgók, lehenengo edizio honetarako aukeratutako komisarioak diren aldetik, arte garaikideko bilduma baten konplexutasunari izenaren problematikatik eta tresna gisa duen operatibotasunetik heltzen dion erakusketa-proiektu bat aurkezten dute. Izendatzeak ahalbidetzen du narratiba egonkor bat eta kontrol irudi bat ezartzea multzo hori osatzen duten materialen inguruan.
Hurrengo artisten lanekin: Maider Aldasoro, Miguel Alejos, Gorka Eizagirre, Usoa Fullaondo, José Jurado, Martí Madaula, Sofía Montenegro, Milena Rossignoli, Ander Pérez Puelles.
KOMISARIOAK: ÍÑIGO VILLAFRANCA APESTEGUIA & LORENZO GALGÓ
Iñigo Villafranca Apesteguia (Valtierra, 1994) komisario eta ikertzailea da. Bere praktikak gizakiok lurraldearekin eta paisaiarekin ditugun harremanen konplexutasuna jorratzen du. Bereziki interesatzen zaio irudiaren, estetika erlazionalen eta ahozkotasunaren azterketa. Orain dela gutxi, honako erakusketa hauen komisarioa izan da: ¡Vamos caballos! (Huarte Zentroa, 2023), Todoterreno (ezprogui, 2023), Resbalar (una cosa)(Can Felipa, Bartzelona, 2024) edo ¿Quién robó la campana? (ezprogui, 2024). 2021az geroztik, ezprogui proiektuaren zuzendaria da.
Lorenzo Galgó (Valdepeñas, 2002) komisario eta artista da. Bere praktikak itzulpena eta interpretazioa zeharkatzen ditu, prozesu artistikoetan etengabe agertzen den figurazio eta objektibaziorako beharrari heltzeko estrategia gisa. Bere interes nagusiak hizkuntzaren pragmatikoa, irudiaren azterketa eta honek ahozkotasunarekin duen loturaren azterketa dira. Orain dela gutxi, honako erakusketa hauen komisarioa izan da: Resbalar (una cosa) (Can Felipa, Bartzelona, 2024), FondoFigura / una superficie asoleada (Valdepenas, Valdepeñas, 2024). 2023az geroztik, TientoFacil koordinatzen du Jara Roset eta Blanca Niemietzekin batera.
Diseño de Mikel Ruiz Pejenaute
Kolaborazioa:
Cervezas El Águila