Edizio digitala, inpresioa eta teknologia berriei bideratutako tailerra bi espazio ezberdinetan banatzen da: edizio gunea eta inpresio gunea.

Lehenengoan PC eta Mac ordenagailuak daude, bideo edizio eta postprodukzioa, irudiaren prozesamendua, diseinua, liburuen maketazioa edo fanzineak garatzeko beharrezkoak diren programekin. Honez gain Eizo Color Edge CG243w kalibratutako monitore bat, Blue Ray grabagailua, Din A3 laser, Din A4 Inkjet inpresora eta Epson V750PRO eta Umax Din A3 argazki eskanerrak daude erabiltzaileen eskura.

Bigarren aretoan formatu handiko Canon IPF 8400 plotterra eta 61 zmko biniladora, argazkilaritza paperak, Fine Art eta zuntzen inpresiorako hainbat baliabide eta lanen prestaketa eta muntaiarako espazio bat daude.

Aitor Arakistain da tailer honetako maisua.