Veneziako Istituzione Fondazione Bevilacqua La Masa delakoan proiektuak egiteko 2026ko deialdia

OTAOLA UBIETA
2026
BEKA

ALDIA: 2026ko URRIAK 15 – 2027ko URTARRILAK 15

 

Deialdi honen xedea da artista bat hautatzea Bilbao Arte Fundazioak kudeatuko duen Otaola Ubieta 2026 Bekaren onuradun gisa bere proiektu artistikoa garatzeko.

Otaola Ubieta Bekak bi helburu ditu: EAEn bizi diren artistei nazioartekotzen laguntzea eta beren heziketa eta profesionalizazioa sustatzea. Horretarako, hiru hilabeteko egonaldia eskaintzen du Veneziako Istituzione Fondazione Bevilacqua La Masa delakoan (Italian).

NORI DAGO ZUZENDUTA?
25-26. urtera arte Bilbao Arte Fundazioaren beka-programako egonaldi batean proiektu bat garatu duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden artistei.

Deialdiaren OINARRIAK: (.pdf)
Bidaltzeko epea: 26/04/26

 

Otaola Ubieta Bekari buruz

Pablo de Otaolak sortu zuen 1990ean, bere aita Juanen omenez, eta bere helburua prestakuntza artistikoari laguntzea eta EAEn bizi diren artista plastikoen sorkuntzan laguntzea da. Beka honek Gure Artea saria jaso zuen 2014an, Eusko Jaurlaritzak urtero ematen duena Euskal Autonomia Erkidegoko arte plastiko eta bisualen sustapenean egindako ekarpenagatik.

BEVILACQUA LA MASARI BURUZ

Bevilacqua La Masa fundazioa 1899an jarri zen martxan, Felicita Bevilacqua dukesak (1822-1899), Giuseppe La Masa generalaren alarguna zenak, bere ondasunak eta jauregia Veneziako udalerriari uztea erabaki zuenean. Fundazioaren estatutuak dukesaren testamentuan oinarritu ziren, eta gaur ere testamentu horri erreferentzia egiten diote. Hala, nazioarteko erakusketa handiez bestelako eremu bat sortu zen, esperimentazio artistikorako emankorra, beren ikerketen hasieran dauden artistentzako eta sortze bidean dagoen sormena erakartzeko eta suspertzeko.

Urteetan zehar Bevilacqua La Masa zenbait aldiz aldatu da lekuz. Gaur egun lau kokalekutan banatuta dago: San Marco Plazako Galeria, (erakusketa-espazio nagusia), Palazzetto Tito (antolamendu- eta administrazio-bulegoak), Sala del Camino (bigarren mailako erakusketa-gela) eta Palazzo Carminati eta Ex Convento SS. Cosma e Damiano (artisten estudioak).

ISTITUZIONE FONDAZIONE BEVILACQUA LA MASA DE VENECIA

Mendeurrenetik, 1999tik, fundazioak nazioarteko artista askori eskaini dizkie erakusketak, besteak beste, Jean-Michel Basquiat, Louise Bourgeois, Joseph Beuys, Milton Glaser, Shirin Neshat, Frida Kahlo, Sonia Delaunay, Maya Bajevic, Yoko Ono, William Kentrige, Hiroshi Sugimoto, Jim Hodges, Enrico David, Stefano Arienti eta Peter Doig artistei. Garatze-bidean dauden artisten taldeei eskainitako espazioetan bertan, Bevilacqua La Masak atzerabegirakoak antolatzen ditu, baina baita hitzaldiak, aurkezpenak, mintegiak eta proiekzioak ere.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.