2021eko maiatzaren 12tik ekainaren 4ra bitartean, BBK Aretoak (Bilbo) BilbaoArteko Urazurrutia Aretoan izan den Katixa Goldarazena, Ibai Madariaga eta Miel Oyarzabal-en Zaldia Zelan Hil erakusketaren oihartzuna hartu du bere ARTgunean.
BilbaoArte Fundazioarekin lankidetzan, BBK-k Bizkaiko kulturaren zerbitzura jarri du BBK ARTgune izeneko aretoa, sortzaile gazteek beren kultura-proposamenak ezagutarazteko eta gizartearekin partekatzeko pentsatutako tokia.
Horren osagarri, 2021eko ekainaren 1ean BBK Aretoan artistekin topaketa performatibo bat ospatu zen Venir: a pasarlo bien izenekoa.