«BILBOKO ITSASADARRA, ARTEA ETA ARKITEKTURA. 4 ibilaldi oinez, 40 eraikin»

BilbaoArte Fundazioak eta Aula de Arquitectura kultur proiektuak elkar egin dute lan «BILBOKO ITSASADARRA, ARTEA ETA ARKITEKTURA. 4 ibilaldi oinez, 40 eraikin» antolatzeko. Lau asteburutan zehar, lau ibilaldi egingo dira Itsasadarraren ertzetatik oinez, aldez aurreko hitzaldiekin eta bisita gidatuekin, Bilbok XIV. mendetik XXI. mendera arte izan duen hiri-bilakaera ezagutzeko eta Artearen eta Arkitekturaren arteko lotura ezagutzeko: Bilbo, Artea eta Arkitektura.

Jarduera doakoa izango da aldez aurretik izena emanez gero 944155097 telefonora deituz, pertsona bakoitzak gehienez bi erreserba egin ahal izango dituelarik, lekua bete arte (25 pertsona), izena emateko hurrenkeraren arabera.

BILBOKO ITSASADARRA, ARTEA ETA ARKITEKTURA.
4 ibilaldi oinez, 40 eraikin

1.- ATXURITIK AREATZARAINO

Merkataritza-hiria (XIV. mendea – XIX. mendea)

1. Iglesia de San Antón, 2. Casa cuna, 3. Mercado de la Ribera, 4. Ruinas del Convento de San Francisco, 5. Antigua Fábrica de harinas “La Ceres”, 6. Bilborock, 7. Convento de las Siervas de Jesús, 8. Escuelas Múgica, 9. Estación de la Concordia, 10. Rascacielos de Bailén.

+ Marzanako kaian egindako inskripzio historikoak eta horma-irudiak…

    • Maiatzak 17, ostirala: 18:00etan.
      Bilbao Artera bisita gidatua eta aurretiko hitzaldia.

    • Maiatzaren 18an, larunbata: 11:00-12:30.
      Elkargunea: Bilbao Arte.

2.- AREATZATIK SALBERAINO 

Hiri industriala (XX. mendea)

11. Teatro Arriaga, 12. Iglesia de San Nicolás de Bari, 13. Kiosko del Arenal, 14. Naviera Aznar, 15. Edificio de Aviación y Comercio. 16. Ayuntamiento de Bilbao, 17. Isozaki Atea, 18. Palacio Ibaigane, 19. Palacio de Olábarri, 20. Museo Guggenheim.

+ Eskulturak (Udala, Volantin zelaia, Uribitarte pasealekua).

    • Maiatzak 24, ostirala: 18:00etan.
      Bilbao Artera bisita gidatua eta aurretiko hitzaldia.

    • Maiatzaren 25ean, larunbata: 11:00-12:30.
      Elkargunea: Arriaga plaza.
      Amaiera: Uribitarte40 Aretora bisita (BilbaoArte).

3.- SALBETIK EUSKALDUNA ARTE

Zerbitzuen hiria (XX. mendea – XXI. mendea)

21. Residencia de las Siervas de Jesús, 22. Casas de la Cava, 23. Universidad de Deusto, 23. Biblioteca de la Universidad de Deusto, 24. Bizkaia Aretoa UPV-EHU, 25. Torre Iberdrola, 26. Museo de Bellas Artes, 27. Edificio del tigre, 28. Centro comercial Zubiarte, 29. Hotel Meliá, 30. Palacio Euskalduna.

+ Eskulturak Guggenheim Museoaren eta Aita Arrupe Pasabidearen inguruan, Memoriaren Pasealekua, Euskalduna Jauregiaren inguruan

    • Maiatzak 31, ostirala: 18:00etan.
      Uribitarte40 Aretora (BilbaoArte) bisita gidatua eta aurretiko hitzaldia.
    • Ekainak 1, larunbata: 11: 00-12:30.
      Elkargunea: Uribitarte40 Aretoa (BilbaoArte).

4.- EUSKALDUNATIK ZORROTZAURRERA ARTE

Hiri berria (XXI. mendea)

31. IMQ, Olabeaga: 32. Taberna “Noruega” (“Soñar”), 33. Antiguas Escuelas de Olabeaga, 34. Iglesia de San Nicolás y Santa Ana de Olabeaga, Zorrotzaurre: 35. Edificio Papelera (Kunshal IED), 36. Iglesia de San Pablo, 37. Antiguas oficinas de Galletas Artiach, 38. Fábrica “La Coromina”, 39. Edificio Beta 1 (Digipen), 40. Edificio Beta 2. (As Fabrik).

+ Muralak, ontziralekuak, gasolinoen etxolak…

    • Ekainak 7, ostirala: 18:00etan.
      Topagunea: Itsasmuseum.
    • Ekainak 8, larunbata: 11: 00-12:30.
      Topagunea: Itsasmuseum.

Honako hauen laguntzarekin: