URIBITARTE40 Aretoan Itsaso Iribarren & Germán de la Rivak maiatzaren 14an, ostegunean, 19:00etan, garatutako performancea izango da ikusgai.
Miren Doizen «Aukera batzuk (zabor eta simulakrotik abiatuta)» erakusketarekin lotutako programa publikoen parte da ekitaldi hau.
Sarrera doan.
Miren Doizen piezen artean ibiliz, harritzen gaituzten mugitzeko moduak aurkituko ditugu: euskarri berriak, tentsio berriak, kontaktu berriak, begirada berriak.
Itsaso Iribarren & Germán de la Riva. Artistak eta ikertzaileak. Arte Ederretako doktoreak. Bere ekintza-eremuak sorkuntza artistikoa eta horrek sortzen dituen ikerketa-prozesuak biltzen ditu. Bere piezak mugimenduan dagoen gorputzaren eta hura osatzen duten gorputz-sistemen ingurukoak dira, eta beste gorputz batzuekiko, teknologiarekiko eta bizi diren hiri-inguruneekiko harremanetan sakontzen dute.
Aukera batzuk (zabor eta simulakrotik abiatuta) obraren abiapuntua 2024. eta 2025. urteen artean Bilbon egindako egonalditik eratorritako obrak dira; izan ere, obra horietako abiapuntua artista prekario gisa zituen kezka pertsonalak ziren, munduan gertatzen denari dagokionez, ikuspuntu politiko, sozial eta ekologikotik begiratuta. Era horretan, kalean aurkitutako eta berreskuratutako materialaz baliatuz (Objet trouvé), gai hauek ditu hizpide: etxebizitzaren inguruko espekulazioa, erreformak, etxegabetzeak eta hondakinen sorrera, eta baita simulazioa eta gure ingurunean dugun inpaktua ere.
.
