Paint proiektua Jacques Ranciéreren Irudien lana. Andrea Soto Calderónekin elkarrizketak (2022) testua kontuan hartuta irudia eraikitzearen inguruko hausnarketatik abiatzen da.
Irudikatzeko duen gaitasunaz gain, artistak irudia erreala denaren eta bere desplazamenduaren arteko muga-espazio gisa sortzen du, arroztasun-esperientzia bat eta zirrararen esperientzia estetiko bat artikulatzeko gai den gailu gisa. Premisa horiek aintzat hartuta, artistak mundu posible bat (ikusi gabea) osatu nahi du berriro, ezagutu daitezkeen (emandakoa) esanahiak aldatuz, irudi berri bat (bestearena) askatzearen alde. Alegia, ezagutza-irudikapenerako jatorrian sortutako gailu batez jabetzea, hura hondatzeko borondatearekin, begi-bistakoaren metodologia bat ezartzeko.
Blanca Castro Ponce (Coruña, 2002). Arte Ederretan graduatu zen UVigon, Pontevedran, eta, ondoren, Pintura Masterra egin zuen EHUn (2024-25). 2023an, Reinosako (Kantabria) III. Egonaldi Artistikoetan parte hartu zuen Refugallorekin, eta Ohorezko Aipamena jaso zuen XLVII. Casimiro Sáinz Pintura Lehiaketan (Reinosa, Kantabria), 2024an.
EHU, 2025/26
