CELIA VIADA CASO

2026/27, Laguntzak
Celia Viada Caso

Artista bisuala, antropologoa eta zinemagilea. Bere praktika artistikoa ez-fikziozko zinemaren eta zinema esperimentalaren esparruan garatzen da batez ere. Instalazio-testuinguruetan ere aurkezten diren filmak eta ikus-entzunezko piezak egiten ditu. Horietan, iragana eta oraina, poesia eta saiakera, narratiba eta abstrakzioa, errealitatea eta fikzioa nahasten ditu. Irudiekin, soinuekin eta testuekin lan egiten du, eta, horretarako, hainbat artxibotatik ateratako materialak erabiltzen ditu: argazkiak, filmak, bideoak, testuak, dokumentuak eta proiektuei forma ematen dien egituraren funtsezko zati diren bestelako hondarrak. Bere praktikak artean besteren materialak berrerabiltzeak eskaintzen dituen aukera sortzaile eta etikoak aztertzen ditu, birziklatzea eta material horiek elkarrekin erlazionatzea aldi berean keinu sortzaile eta politiko gisa ulertuz.

Celia Viada Caso (Madril, 1991). Antropologian eta Median trebatzen da Goldsmiths-en, University of London-en (2013 – 2015), Sorkuntzako Dokumentu Masterrean UPFn, Bartzelonan (2018 – 2019), eta Ikerketa eta Arte Sorkuntzako Masterrean EHUn, Bilbon (2025 – 2026). Bere praktika ez-fikziozko zineman eta zinema esperimentalean garatzen da, irudia, soinua eta testua konbinatuz eta artxiboko materialekin lan eginez. Bere proiektu nagusien artean, besteak beste, “Volver a casa tan tarde” (2025), Punto de Vista jaialdian X Films saria eta Bartzelonako L ‘Alternativan Film Nazional Onenaren Saria irabazi zituena, nabarmentzen dira. “La Calle del Agua” (2020) bere lehen filmarekin Zuzendaritza Onenaren FIPRESCI Saria, Publikoaren Saria eta Gijongo Nazioarteko Zinema Jaialdian (FICX) Espainiako Zinemaren Gidoi Onenaren ALMA Saria eskuratu zituen.

@celia.viada.caso

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.