IÑAKI GRACENEA ZAPIRAIN (Tabacalera (Madril), 2025/26)

Gonbidatuak
(Tabacalera (Madrid), 2025/26)

 

24 toneladas lanaren ardatza Badajozeko behin-behineko espetxearen arkitektura da, gaur egun MEIACen kokagunea. Proiektua espetxeetako lehen eraikuntza erradialetik hasi eta Galea arkitektoak diseinatutako proiektua lortu arte proposatzen da; horrela, Extremadurako eta Iberoamerikako Arte Garaikideko egungo Museoa izatera iritsi da.

Badajozeko espetxea 1978an izandako sutearen ondoren itxi egin zuten, eta 1983an abandonatuta geratu zen. Artistak bere proiektua oinarrituko du arkitekturak jasandako suntsipenetik eta espetxeko nabe erradialak hondatu zirenetik gaur egungo eraikina izateko egindako bidean. Badajozeko espetxea ikertzeko eta testuinguruan dauden arkitektura erradial ugariren taxonomian inskribatzeko lehen fase baten ondoren, proiektuak irakurketa ezberdinak proposatzen ditu. Modu horretan, zalantzan jartzen ditu jatorriko kontrolaren eta zaintzaren oinarriak, eta lan-multzo bat osatzera iristen da: laser mozketa eta 3D inprimaketa bidez egindako maketa arkitektonikoetatik hasi eta serigrafiaren bidez egindako karteletaraino.

Iñaki Gracenea (Hondarribia, 1972) Arte Ederretan lizentziatu zen EHU/UPVn. Haren praktika artistikoa indarkeria sinbolikoan eta kontrol-arkitekturan oinarritzen da, bereziki espetxeetan, eta gizatasuna kentzen duten egituren eta indibidualtasunaren arteko tentsioa ikertzen du pinturaren, marrazketaren eta serigrafiaren bidez. Bakarkako erakusketak egin ditu La Naven (Madril, 2024), Altxerri Galerian (Donostia, 2023), Santanyín (Mallorca, 2020), Montehermoso Kulturunean (Vitoria-Gasteiz, 2019), eta modu kolektiboan La Casa Encendidan (Madril), MACAn (Alacant), ARTIUMen (Vitoria-Gasteiz), MUSACen (Leon), Tabakaleran, San Telmo Museoan (Donostia) eta Artist Spacen (New York). Haren obra honako hauen bildumetan aurkitzen da: ARTIUM, MUSAC, Espainiako Bankua eta Iruñeko Udala. ARCO eta ARTISSIMA bezalako nazioarteko azoketan parte hartu du. 2015ean, Erromako Espainiako Akademian eta Lloyd Sealy Libraryn (New York) bizi izan zen.

 

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.