Irudiak sortzeko hainbat bitartekok dituzten aukerak ikertzen ditu, irudi estatikoaren eta mugimenduan dagoen irudiaren arteko harremanak aztertuz. Finkapenak, elementuak, irudi propioak eta artxibokoak bildu eta metatuz, horiek bateratzea bilatzen du, azaleratzen diren esanahiak deszifratu ahal izateko. Gaur egungo lana, batez ere, marrazki eta ikus-entzunezko pieza sail batean gauzatzen da. Horietan fikziozko eszenen eraikuntza aztertzen da, non elementu – etereoak eta opakoak- gurutzatzen diren mugimenduaren bidez, definitu gabeko formak, argiak eta ilunak, paisaia, materia, argiak eta hautsa. Alde batetik, marrazkia azaleratzen da geruzak gainjarriz eta formak konbinatuz disolbatzen diren elementuak konektatzeko leku gisa. Era berean, argazkigintzatik, animaziotik eta bideogintzatik horiek proiekzioarekin eta argia material gisa duten gaitasuna aztertzen da.
Itxaso Expósito (Errenteria, 2003). Ikerketa eta Sorkuntza Artistikoko Masterra EHUn. Artista transdiziplinarra, hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du: Berlinale 2026, SESSION01 Azur galeria, Berlin, Alemania. XII. Bizkai Aretoa, Bilbo, Bizkaia, Arte Ederretako Gradu Amaierako Lanen erakusketa kolektiboa. Arte Digitalaren talde-erakusketa Meraki Espazioan (Portugalete, Bizkaia).
@itxasoexposito
