JAVIER OZCOIDI

2026/27, Laguntzak
Javier Ozcoidi

Bere praktika eskultura, irudia eta performancearen arteko bidegurutzean kokatzen da. Bere lanak gaur egungo iruditerien eraikuntza aztertzen du, herri-kulturatik eta esperientzia indibidual eta kolektiboa zeharkatzen duten sinboloetatik abiatuta. Bereziki interesatzen zaio nola desira, ahal indibidual gisa ulertuta, ezinbestean esparru partekatu batean txertatzen den eta komunaren formekin erlazionatzen den. Objektu, irudi eta gailu eskultorikoen bidez, errepresentazioaren eta presentziaren, irudiaren eta formaren, gorputzaren eta espazioaren arteko harremanak ikertzen ditu. Ikuskizunari lotutako materialak eta elementuak ditu produkzioak, eta ekintzarako agertoki gisa funtziona dezaketen egitura bihurtzen ditu. Prozesu horretan, objektuak eta formak muntatzeko, desmuntatzeko, eusteko eta eraldatzeko aukerei erreparatzen die. Halaber, aurreko prozesuetako hondarrekin, erroreekin eta materialekin lan egiten du, eta esanahi-geruza berriak sortzeko modu gisa ulertzen du berrerabiltzea. Irakurketa, behaketa, trukea eta esperimentazioa bere ikerketa artistikoaren funtsezko tresnak dira.

Javier Ozcoidi (Iruña, Nafarroa, 1999). Arte Gradua eta Ikerketa eta Sorkuntza Masterra egin ditu EHUn. Erakusketa kolektibo eta indibidual ugaritan parte hartu du. Aldi berean, tokiko panorama artistikoaren eragile aktiboa da; Heretica (s) kolektiboaren sortzaileetako bat da, praktika artistikotik artearen kolektibitate forma berriak planteatzen dituena, eta beste 4 artistarekin batera Okela sormen lantegia espazioaren lekukoa hartu du Bilbon.

@javierozcoidii

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.