JUANA GARCÍA-POZUELO

2025/26, Laguntzak
Juana García Pozuelo

Proiektuan, dioramak eta miniaturak sortzen ditu, bitarteko horren bidez etxekotasuna, espazioa eta memoria arakatu duten artista garaikideetan inspiratuta. Dioramek, tresna artistiko gisa, plataforma paregabea eskaintzen dute artea ezkutuko xehetasunak eta narratiba konplexuak transmititzeko bitarteko gisa erabiltzeari buruz hausnartzeko.

Proiektu honen abiapuntua miniaturak praktika artistikoaren zati gisa jorratzen dituzten hainbat sortzaileren lana da; tartean, Amy Bennett, Do Ho Suh edo James Casebere. Horien artean nabarmentzekoa da Frances Glessner forentsearen eta haren Nutshell Studies-en papera.

Juana Garcia-Pozuelo (Logroño, 1978) artista plastikoa da, eta 1996az geroztik Bilbon bizi da. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta prestakuntza osatu zuen Arte Sorkuntza eta Ikerketa Masterrarekin, unibertsitate berean. Ibilbidean zehar, ikasketak zabaldu ditu nazioarteko erakundeetan; tartean, New Yorkeko School of Visual Arts Eskolan eta Salzburgoko Summer School of FineArt-en. 20021ean ibilbidea hasi zuenetik, estilo piktoriko figuratiboa garatu du gai kontzeptual askoren inguruan.

 

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.