LOUKA BUTZBACH (Komikiaren Nazioarteko Egoitza 2026)

Gonbidatuak
CARMEN B. MIKELARENA

Louka Butzbach (Fontenay-sous-Bois, 1995) komikigilea Marseillan bizi da. Mikroedizioaren arloan lehen urratsak egin ondoren, lehen liburua eman zuen argitara, “La Constituante” (Éditions Matière, 2023), Frantziako Iraultzan izandako komiki-tailer bati buruzko istorio anakronikoa. Bere komikiak ipuinaren, alegiaren, antzerkiaren eta ametsaren arteko erdibidean daude, pertsonaia gazte, androgino eta malenkoniatsuak dituzte protagonista, eta behar diren espazioa eta denbora eskaintzen dizkiete askatasuna grinaz bilatzeko. Lagon, Colorama Clubhouse eta Strapazin aldizkarietan kolaboratu du, besteak beste, eta ilustrazioa eta pintura jorratzen ditu. Proiektu kolektiboetan parte hartzen du aldizka, hala nola “Cheezy Dream” (2024) web-seriean eta “Exposissimo” (2021-2023) erakusketa-seriean.

Komikiaren Nazioarteko Egoitza Azkuna Zentroaren, Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L ‘image (Angoûleme) eta La Maison De La Litterature (Quebec) erakundeen eta BilbaoArteren babesaren artean sustatutako esperientzia gurutzatua da. Ekimenak sorkuntza sustatzen du komikiaren eremuan, eta hainbat herrialdetako pertsonen arteko topaketa bultzatzen du, nobela grafikoaren funtsezko ingurune profesionaletan, egoiliarrak beste diziplina garaikide artistiko batzuetako artistekin konektatuz.

Egoitzako emaitzak Running on empty erakusketan ikusi ahal izango dira. Comics as visual poetry, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko Mediatekako espazioan, 2026ko martxoaren 17tik aurrera, komiki eta tebeoren egunarekin bat eginez.

@loukabutzbach

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.