Idazketarekin, grafikoarekin, ikus-entzunezkoekin, elkarrizketarekin eta performancearekin lotutako praktika garatzen du. Hori guztia desioaren eta bizipenaren, bizitakoaren eta bizitzearen arteko ez zuzen eta ez ageriko trazadura batean hedatzen da, desira beti imajinatzeko ahalmenaren aurretik dagoela eta ametsezko eta irudimenezkoa espektro gorabeheratsua bideratzen eta determinatzen duela abiapuntutzat hartuz. Ikertzeko, tramatzeko, idazteko eta marrazteko modu horri “mariposeo” deitu dio. Desbideratzetik bertatik noraezean ibiltzea orientazioaren forma dialektiko bihurtzean datza “mariposeoa”: galdu eta berriz aurkitzearen arteko jolasa da. Hedapen bat, irudi, zeinu eta prozesu-ondorioetatik bizitzara irtetea.
BilbaoArten egindako egoitzan Un sentimiento popular filma ekoitzi zuen, 16 mm eta koloretan garatutakoa, soinu diegetikoarekin, musikarik gabea: aurpegiz osatutako irudiak lehen planoan edo plano ertain motzean, sail bat: lagunak, senideak, bizilagunak, auzoko jendea, baina baita edozein gertakizun berri ere, jai batean ezagututako mutil jator hura, ustekabekoa. Helburua 2022ko urrian idatzitako poema baten transsorkuntza da, Las Eras izenekoa. Filmaren helburua ez da poemaren hitzak irudietan jartzea, egitura beretik abiatuta beste poema bat egitea baizik. Eta horrela transsortu.
Pablo Marte (Cádiz, 1975) artista, idazle eta ikertzailea da, eta irudiaren esanahi-prozesuak artikulatzea eta diskurtsoa muntaiaren bidez ekoiztea dira bere lanaren ardatzak. Arte Ederretan lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean eta Zinema eta Telebista errealizazioko ikasketak ere egin ditu. Azkuna Zentroan (Bilbo), Mataderon (Madril), Dosmaresen (Marseilla), Sandberg Instituuten (Amsterdam), BAKen (Utrecht), Andaluziako Kultura Garaikideko Zentroan (Kordoba), CA2Men (Mostoles, Madril), Bilboko Arte Ederren Museoan, Hangarren (Lisboa), Kadist Art Foundationen (Paris), Artiumen (Gasteiz), BilbaoArte Fundazioan, Santa Monica Arte Zentroan (Bartzelona) eta abarretan eskaini du bere lana. Poemen eta testu laburren edo ez hain laburren irakurketa performatiboak egin ditu (“Las Eras”, “Lexiko familiarra,”, “Mariposeo Historia y Síntoma”) Wadi Jaialdian (Kordoba), Irudia Aztertzeko XXVI. Jaurdanaldia. Zergatik gorputzak, zertarako istorioak (CA2M, Mostoles, Madril), Rekalde aretoa (Bilbo) eta abar. Film batzuk egin ditu, Pretty Woman eta beste istorio batzuk, Alexander Klugerekin Imperial Eyes edo Venceremos, Taxio Ardanazekin.

