2027 IRUDIKA EGONALDIAK
DEIALDI IREKITA URRIAREN 1etara arte
Irudika, nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak egonaldi artistikoen hamargarren edizioa ospatuko du, ilustrazioaren eta animazio grafikoaren esparruan sorkuntza sustatzeko helburuarekin. Irudikak deialdian pertsona bat hautatuko du kategoria bakoitzerako, eta egonaldi bat ahalbidetuko du Angoulême (Frantzia), Guadalajara (Méxiko), Zapopan (Méxiko) eta Bilboko (Espainia) sorkuntza-guneetan.
Hautatutako egoiliarrek 2.150€ gordineko zuzkidura ekonomikoa izango dute. 1.000€ egile- eskubide gisa, animazioa eta kartela lagatzeagatik. Beste 1000€ Euskadi-Angouleme bidaia- poltsa, mantenu eta material dieta gisa. Ilustratzaileek, gainera, La Maison des Auteurs, Irudika/F.Bilbaoarte eta Zapopaneko Egilearen Etxeak finantzatutako ostatuak izango dituzte. Euskal Irudigileak elkarteak 150€ emango ditu egoitzetako hasieran solasaldian parte hartzeagatik. Egonaldi artistikoari amaiera emateko erakusketa bat egingo da Gasteizen.
Irudika ekitaldia Euskal Irudigileak elkarteak (Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak) antolatzen du erakunde hauen babesarekin: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa eta Artium Museoa. Halaber, Egonaldien programaren babesle dira Vital Fundazioa, (AC/E) Acción Cultural Española, Bilbaoarte eta La Maison des Auters d’Angouleme.
Irudika Egonaldien Programak, sorkuntza artistikoa eta nazioarteko kultura-trukea sustatzeko sortua izan da, nazioarteko ilustratzaile bat eta animatzaile nazional hautatuko ditu sorkuntza espazio desberdinetan proiektu artistiko propio bat garatzeko: BilbaoArte Fundazioa, Angoulêmeko Cité de la Bande Dessinée et de l ‘Image eta Zapopaneko (Mexiko) La Casa del Autor.
Proiektu pertsonalen garapenaz gain, bi egoiliarrek Irudika Nazioarteko Topaketa Profesionalaren irudi ofiziala sortuko dute 2027ko ediziorako. Egonaldiaren emaitzak Gasteizen aurkeztuko dira ondoren, programa artistikoaren amaiera gisa.
EGONALDIAK IRUDIKA 2027
BI KATEGORIA: ILUSTRAZIOA eta ANIMAZIOA 2027
EGUTEGIA
Dealdia: 2026ko Maiatzaren 26tik urriaren 1era, 23:59an (Espainiako ordua).
Egonaldiaren egutegia ,2027ko martxoaren 4tik maiatzaren 28ra izango da, eta MARTXOAREN 4an Gasteizen
aurkezpena egitea aurreikusten da. Egonaldia Maison des Auteursen (Angoulême), La Casa del Autor de
Zapopanen (Mexiko) eta Fundación Bilbaoarte Fundazioan egingo da. Egonaldia amaitzeko, erakusketaren
inaugurazioa eta obren aurkezpena egingo dira Gasteizen.
EGONALDIEN FASEAK:
AURKEZPENA: Vitoria-Gasteiz. 2027ko martxoaren 4a, osteguna. Solasaldia. Egonaldiak hirian hasiko dira.
1. FASEA: 2027ko martxoaren 5etik apirilaren 5era. ANGULEMA – Maison des Auteurs.
Grafika/kartela sortzeko prozesua berarentzat edo ilustrazioko egoiliarrarentzat, eta gortina animatua
berarentzat edo animazioko egoiliarrarentzat, proiektu pertsonalen garapenaz gain.
2. FASEA: 2027ko apirilaren 5etik maiatzaren 5era. JALISCO, MÉXICO – Zapopaneko Egilearen Etxea. Egonaldi
artistikoa egingo duten pertsonek estudio eta ostatua izango dute La Casa del Autor etxearen eskutik
Zapopanen, autonomoak izan beharko dira dira egonaldi osoan.
3. FASEA: BILBO- maiatzaren 6tik 29ra – Fundación Bilbaoarte Fundazioa.
Instalaziorako piezak eta azken arteak ekoiztea.
4. FASEA: Erakusketaren INAUGURAZIOA 2027ko maiatzaren 28an.VITORIA-GASTEIZ.
Erakusketaren iraupena hilabete inguru, baieztatu gabeko espazioa, F. Vital Fundazioaren eskutik.
Inaugurazioaren ondoren, Gasteizko egonaldi artistikoa amaitutzat emango dira.
