Veneziako Bevilacqua La Masa arte zentroko zuzendaritzak jakinarazi du Leire Lacunza artistak aurkeztutako proiektua aukeratu dutela 2026ko Otaola Ubieta bekarako.
Gainera, Matilde Sambo artista hautatu dute bere proiektu artistikoa BilbaoArten garatzeko.
OTAOLA UBIETA
2026
BEKA
Otaola Ubieta Bekari buruz
Pablo de Otaolak sortu zuen 1990ean, bere aita Juanen omenez, eta bere helburua prestakuntza artistikoari laguntzea eta EAEn bizi diren artista plastikoen sorkuntzan laguntzea da. Beka honek Gure Artea saria jaso zuen 2014an, Eusko Jaurlaritzak urtero ematen duena Euskal Autonomia Erkidegoko arte plastiko eta bisualen sustapenean egindako ekarpenagatik.
BEVILACQUA LA MASARI BURUZ
Bevilacqua La Masa fundazioa 1899an jarri zen martxan, Felicita Bevilacqua dukesak (1822-1899), Giuseppe La Masa generalaren alarguna zenak, bere ondasunak eta jauregia Veneziako udalerriari uztea erabaki zuenean. Fundazioaren estatutuak dukesaren testamentuan oinarritu ziren, eta gaur ere testamentu horri erreferentzia egiten diote. Hala, nazioarteko erakusketa handiez bestelako eremu bat sortu zen, esperimentazio artistikorako emankorra, beren ikerketen hasieran dauden artistentzako eta sortze bidean dagoen sormena erakartzeko eta suspertzeko.
Urteetan zehar Bevilacqua La Masa zenbait aldiz aldatu da lekuz. Gaur egun lau kokalekutan banatuta dago: San Marco Plazako Galeria, (erakusketa-espazio nagusia), Palazzetto Tito (antolamendu- eta administrazio-bulegoak), Sala del Camino (bigarren mailako erakusketa-gela) eta Palazzo Carminati eta Ex Convento SS. Cosma e Damiano (artisten estudioak).
