Tailerraren eta emaitzen aurkezpena Estela Miguelekin, prozesuaren bideoekin, argazkiekin eta sortutako materialaren emaitzekin, guztia erakusketari lotuta; izan ere, berau eraldatu egingo da, tailerrean kolektiboki eta lankidetzan sortutako objektu eta instalazio berriak txertatzeari esker.
Gainera, Argiñe Ceballosen Uretan, dantza distiretan urtzen da katalogoaren ikus-entzunezko aurkezpena eta aurkezpen fisikoa egingo da. Monografia hau artistaren irudien artxibo bat da, ehun- eta argazki-materialetatik, bideoen fotogrametatik, testuetatik eta materialak batzetik abiatuta sortua. Bere testu-atalean, artistak berak egindako testuak daude, erakusketa sortzeko prozesuan idatziak; halaber, Lide Mikele Billelabeitia (Mungia, 2001) artistaren saiakera bat ere bat dago, Ceballosen praktikara hurbiltzen dena ikuspegi bikoitz batetik: alde batetik, poetikoa, ia fantasiatsua, eta bestetik teoriko-analitikoa. Liburu hau Adrián Romerok diseinatu du, eta eskuragarri egongo da, dohainik, 2025eko martxoaren 20tik aurrera.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
Parte-hartzaileak: Argiñe Ceballos (artista), Estela Miguel (artista) + katalogoaren eta erakusketaren prozesuekin zerikusia duten pertsonak
Data: osteguna, martxoak 20
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa
Ordua: 19:00.
Sarrera librea
