Bisita gidatuak publiko orokorrarentzako: «Artistak egoitzan 2023/24: Eskuratze berriak (BilbaoArte Bilduma)» URIBITARTE40en

2024ko uztailak 3 eta 17an, eta abuztuak 7 eta 28an, asteazkenak, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak «Artistas en residencia 2023/24: Nuevas adquisiciones (Colección BilbaoArte)» erakusketaren zehar bisita gidatuak eskainiko ditu, publiko orokorrarentzat, gaztelaniaz eta euskaraz, eta entzumen-aniztasun funtzionala duten pertsonentzat. Aldi berean izango dira, Espainiako eta ahozko zeinu-mintzairan.

Informazio praktikoa:

Datak: asteazkenak uztailak 3 eta abuztuak 7 (euskera), eta uztailak 17 eta abuztuak 28 (gaztelania)
Ordua: 19:00etan
Iraupena: 45 min.
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa
(Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbao).

Sarrera librea edukiera bete arte

Artistak egoitzan 2023/24: Eskuratze berriak (BilbaoArte Bilduma)

ARTISTAK EGOITZAN 2023/24 erakusketa kolektiboa da, eta BilbaoArten Beka modalitatean egoiliar izan diren artisten azken promozioaren lana biltzen du. 12 artistek hogeitik gora artelan utzi eta BilbaoArte Bilduman sartuko dira. Bilduma hau 1998an ekoizpen artistikorako zentroarekin batera sortu zen, 2023tik Euskal Herriko Bildumen Sarean integratuta dago eta 600 pieza baino gehiago ditu.

Artista parte-hartzaileak: Marinés Agurto Hormazábal (Lima, 1984), Argiñe Ceballos Gelozaga (Ugao-Miraballes, 1999), Gabriel Coca (Iruña, 1989), Katherinne Fiedler Gonzales-Daly (Lima, 1982), Antton Goikoetxea Ayastuy (Mungia, 1990), Amaia Gracia Azqueta (Iruña, 1985), María Hernández Laplaza (Tudela, 1990), Lucía Jayo Altomirano (Gasteiz, 1999), Alberto Lomas Gancedo (Gasteiz, 1967), Victor Ortuño (Yecla, 1995), José M. Ruiz Bermúdez (Priego de Córdoba, 1996) y Jorge Sanz Eraña (Bilbo, 2000).