BilbaoArtek «Erregistro pertsonalak.gindakoari buruz itzuli: erregistratzeko eta berridazteko praktikak», Publiko orokorrari zuzenduak, gaztelaniaz eta euskaraz. Sarrera librea eta doakoa da lekua bete arte.
Asteazkenean, abenduaren 2an, 2026an eta urtarrilaren 13an, 2027an euskaraz, eta abenduaren 16an, 2026an eta urtarrilaren 27an, 2027an, gaztelaniaz.
INFORMAZIOA
Bisitak euskaraz: abenduaren 2an, 2026an eta urtarrilaren 13an, asteazkena, 2027an
Bisitak gaztelaniaz: abenduaren 16an, 2026an eta urtarrilaren 27an, 2027an
Sarrera doan.
Aztarnak / Erregistro pertsonalak erregistroan eremu komun bat aurkitzen duten bi praktika profesional desberdin —Ainara Martínena, artista eta kultura-kudeatzailea, eta Jon Begiristain Mitxelenarena, arkitektoa— elkartzetik sortu da. Haien ibilbideek diziplina desberdinak dituzte abiapuntutzat, baina proiektua prozesu ireki gisa ulertzeko modua partekatzen dute: ikertzeko, harremanak ezartzeko, testuinguruak aktibatzeko eta aukera berriak sortzeko gune bat.
Erakusketak BilbaoArte Bildumari ikuspuntu horretatik begiratzea proposatzen du. Ez obra multzo itxi gisa, baizik eta prozesuen, ikerketen eta lan-uneen artxibo bizi gisa. Emaitzak ez ezik, praktika artistiko bat forma hartzen ari zen bitartean gertatutakoaren arrastoak ere gordetzen dituen bilduma bat.
Erregistratzeak ez du esan nahi jada gertatutakoa dokumentatzea edo gordetzea soilik. Zabalik geratu ziren aukerak eskura izaten jarraitzea ere esan nahi du: garatu gabe geratu zen ideia bat, proba bat, zati bat, etendako proiektu bat, alde batera utzitako hizkuntza bat edo orainalditik beste zentzu bat har dezakeen intuizio bat.
Horregatik, erakusketak emaitzatik prozesura bideratzen du begirada. Amaitutako obra beste askoren artean gailendu zen aukeretako bat da. Haren atzean geratzen dira erabakiak, saiakerak, akatsak, bazterketak eta jorratu gabeko bideak. Aztarna horiei erreparatzeak aukera ematen digu geure buruari aitortutako obratik kanpo geratzen den guztiarekin zer gertatzen den galdetzeko.
