BILBAO ARTE FUNDAZIOAN PROIEKTU ARTISTIKOAK GAUZATZEKO BEKEN DEIALDIA 2015
FUNDACION BILBAO ARTE FUNDAZIOAk, kultura sustatzeko eta gazte sortzailen proiektu artistitikoak bultzatzeko xedez, BILBAO BIZKAIA KUTXA FUNDAZIOArekin kolaboratzen du proiektu artistikoak gauzatzeko beken deialdi honen edizioan.
Deialdi honen helburua beka programa bat sortzea da: proiektu artistikoei laguntza ekonomiko eta asistentziala ematean datza. Proiektuak edozein arlo artistikotako proposamenen sormena eta garapena onartzen da. Proiektu horiek banakakoak edo taldekakoak izan daitezke, eta haien konpromisoa proiektua 2015an gauzatzea da.
Gerora sortutako arrazoiengatik konpromiso hau ez betetzean, Bilbao Arte Fundazioak erabaki egokiena hartzeko ahalmena izango du, eta erabaki hau apelaezina izango da.
Ibilbide artistikoa eta akademikoa duen edozein pertsonak parte hartu ahal izango du: herrialdea eta adina edozein izanda. Alaber ezin izango dute deialdi honetan parte hartu, azken hiru urteetan beka hau jaso dutenak edo hiru aldiz beka euki dutenak.
Horretarako izendatutako epaimahai batek proiektuen aukeraketa egingo du. Epaimahaiaren osaketa Bilbao Arte Fundazioaren webgunean jakinaraziko da, bere erabakia eman baino aste bat lehenago.
Proiektuen iraupenari buruz, bi modalitate daude. Izen emateko horrian zein iraupen izango duen ipintzea beharrezkoa izango da.
- Sei hilabeteko iraupena: urtarrila-ekaina eta uztaila-abendua tarteen artean aukeratzeko.
- Hamabi hilabeteko iraupena: 2015ko urtarriletik aurrera.
BEKA MOTAK
A. LAGAPEN-ESPAZIOETARAKO BEKAK
Beka hauek laguntza ekonomiko bat ematea aurreikusten dute eta Espazio bat Aldi Baterako lagatzea Bilbao Arte Fundazioan, estudioaren erabilera modu justifikatu duten proiektuentzat: margolariak, eskultoreak…
Aldi baterako lagatzen diren espazio horiek erabiltzeko aukeratzen diren artistek Zentroaren azpiegiturak izango dituzte beren esku, obra ekoizteko tailerretan.
Lagapen-espazio bat esleituz gero, horrek esan nahi du espazio hori modu iraunkorrean erabili behar dela, onartutako sasoian, proiektua gauzatzeko.
Espazioa ez bada erabiltzen eta/edo aprobetxatzen agindu zaion erabileretarako, horrek esan nahi du uko egiten zaiola beraren erabilerari.
Beka daukaten bitartean, aukeratutako artistek ohiko bizilekua Bizkaia inguruan mantendu beharko dute.
Bekaren ezeztapen horrek esan nahi du, halaber, uko egiten zaiela Bilbao Bizkaia Kutxak emandako materialei, baita ere espazioa erabili den bitartean materialak erosteko jaso diren zenbatekoak itzuli behar direla.
Modalitate honetan, gehienez hamabost beka eskaintzen dira; artista bekadunek estudioa erabiltzeko aukera izango dute, baita laguntza ekonomikoa ere: urtebeteko iraupena duten proiektuen kasuan, gehieneko zenbatekoa 4.000 euro izango dira beka bakoitzarentzat, eta sei hilabeteko proiektuen kasuan 2.000 euro.
B. LAGAPEN-ESPAZIO GABEKO BEKAK
Modalitate honek aurreikusten dituen proiektuek Bilbao Arte Fundazioaren Tailerrak aldi baterako erabiltzea eskatzen dute: grabatua eta serigrafia, teknologia berriak, eskultura, argazkigintza eta filmatze-platoa.
Aukera honetan lagapen-espazio bat behar ez duten proiektuak sartzen dira. Bai artista bere espazio propioa duelako, bai bere proiektuak ez duelako behar: argazkilaritza, ikus-entzunezko proiektuak, kanpoko lanak..
Produkzio-bekak aukeratzen duten artistek beren esku izango dituzte obrak ekoizteko tailerretan Zentroak dituen azpiegiturak eta beharrezkoa denean, tailerretako maisuen aholkularitza eta koordinazioa ere bai.
Proiektua egiteko behar den denboran, gutzienez hilero, bere proiektuaren tutorearekin topaketak egitera konprometitzen da. Berarekin proiektu artistikoaren garapenaren ebaluazioa egiteko.
Modalitate honetan, gehienez hamabost beka eskaintzen dira; urtebeteko iraupena duten proiektuen kasuan, gehienezko zenbatekoa 4.000 euro izango dira beka bakoitzarentzat, eta sei hilabeteko proiektuen kasuan 2.000 euro.
Tailerra ez erabiltzeak edo bekaren oinarriak ez betetzeak indarrik gabe uzten du beka automatikoki.
C. LANKIDETZA-BEKAK
Modalitate honetako bekak lortzen dituzten artistek konpromiso hau hartzen dute: tailerrraren maisuekin kolaboratzea da; tailer bakoitzeko Maisuaren tutoretza eta zuzendaritzapean, egunean 4 orduz eta astean gehienez 20 orduz.
Modalitate honetan, aldi berean, proiektu artistiko propioen garapena aurreikusten da, lankidetza-aldiak dirauen bitartean. Interesatuek adierazi behar dute, beren curriculum-ibilbideaz gain, zein espezialitate interesatzen zaien: Teknologia berriak, Eskultura, edo Grafika.
Modalitate honetan, deialdiak gehienez hiru beka eskaintzen dira gehienez, bakoitza 5.500 eurokoa, eta haien iraupen bakarra hamaika hilabetekoa da, 2015ko urtarrilaren 15etik abenduaren 15era bitartekoa. Beka horren ordainketari dagokionez, 500 euro jasoko ditu hilero.
Aurtengo lankidetza bekak hauek dira.
A. Erakusketeen montaketa, mantenimendua eta eskultura tailerraren arduradunaren laguntzailea izatea.
B. Katalogoen edizioan, komunikazioan, web orrialdearen eta sare sozialen mantenimenduan lagundu eta teknologi berriaren arduradunaren laguntzailea izatea.
C. Fundazioaren arte-bildumaren katalogazioa eta inbentarioa eguneratzea. Fundazioaren aktibitate pedagogikoetan kolaboratzea. Grafika tailerraren arduradunaren laguntzailea izatea.
EGOITZA LAGUNTZA
Adierazitako hiru modalitate horietako edozeinetan eskatzaileek eskatu duten beka zeinahi delarik ere, Bilbao Arte Fundazioak ostatu-egoitza laguntza bat eskatzeko aukera ezartzen du (gehienez 7 leku); horren bidez, Bilbao Arteko artistek etxebizitza bat konpartitu ahal izango dute.
Errenta eta gastu arruntak (aseguruak, ura, elektrizitatea, wi-fi…) kostu estimatua (200 euro hilabetero-pertsonako) bekatik kenduko da. Gastu hau kontuan izan beharko da proiektuaren aurrekontua aurkezterakoan, edozein motatako beka eskatzerakoan; lankidetza-beka izan ezik.
Horri dagokionez, laguntza hori eskatzen bada, eskari horren arrazoiak eta beharrak azaldu beharko dira beken eskariari atxikitako eranskin batean. Epaimahaiak beharra eta urruntasuna kontuan izango ditu erabakia hartzeko.
Produkzio beka eskuratzeak ez du derrigortzen egoitza eukitzea. Egoitza 7 pertsonentzako bakarrik dago.
AURKESTU BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA
EDOZEIN BEKAN
1.- Modalitate guztietako eskariak egin beharreko proiektuaren dossierra aurkeztu beharko du, puntu hauek betetzen:
- Proposatutako proiektuaren deskribapena. 30 lerroko laburpena.
- Irudiak, bozetoak, eta aurrez egindako lanak, proiektuarekin lotuta daudenak.
- Curriculum vitaea (taldeen kasuan, gomendagarria da kide bakoitzaren curriculum indibidualak ere aurkeztea).
2.- Egokitzat jotzen diren eta proiektua ulertzea errazten duten dokumentazio grafiko osagarriak, katalogoak, zirriborroak eta irudiak (ez da pdf formatuan bidali behar).
LAGAPEN-ESPAZIOETARAKO BEKA ETA LAGAPEN-ESPAZIO BARIKO BEKAK
3.- Lagapen-espazioaren beken eta lagapen-espazio bariko beken kasuan, proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren material kontsumigarrientzat aurreikusten diren gastuak zehaztu eta desglosatu behar dira (zergak barne).
Kanpoan geratzen dira ekipamenduaren gastuak bekako %15a baino gehiago bada. Lanarekin erlazio zuzena duten beste gaztuak, adibidez, dietak, bidaiak, eta subkontratak ezin izango dute presupuesto totalaren %35tetik pasatu.
Egoitza beka eskatzen dutenek D puntuan aipatutako gastuak aurrekontuan sartu behar dute.
Proiektua egiteko epea jarri behar da. Urte osoa, urtarrilatik ekainara edo uztailatik abendura.
Dokumentazio guztia mekanografiatuta aurkeztu behar da 1. eta 3. puntuetan, kopia bakarrean, Din-A4 formatuan, eta CD batean( CD hau sobre baten barruan, izena ipinita aurkeztu behar da), PDF formatuan.
2. puntuko dokumentazioa ez da PDF formatuan bidali behar.
EPAIMAHAIA:
- Lagapen espazioetarako bekak eta Produkzio-bekak aukeratzeko prestigiozko hiru profesionalEz osatutako epaimahaia izango da, sorkuntza, hezkuntza, kritika edo gestioaren ingurukoak. Erabakia apelaezina izango da.
- Lankidetza-beka eta egoitza laguntza aukeratzeko epaimahaia Bilbao Arte Fundazioaren talde akademikoaz osatutakoa izango da. Erabakia apelaezina izango da.
ESKARIEN AURKEZPENA:
Modalitate guztietako eskariak, oinarri hauek argitaratzen diren egunetik aurrera, Bilbao Arte Fundazioan aurkeztu edo posta arruntez bidali behar dira, 2014ko azaroaren 14ra arte arratsaldeko 20:00ak baino lehen.
(Helbidea; FUNDACIÓN BILBAO ARTE FUNDAZIOA – C/Urazurrutia, 32 – 48003 Bilbao)
Postaz bidaltzen diren eskarietan, posta-markaren data izango da eskariak epearen barruan aurkeztu direla frogatuko duena.