El cuerpo de la artista / Jugando con Tamara
Tamara García Jiménez (2016)

El cuerpo de la artista / Jugando con Tamara

Vídeo acción
1: 40′, 2: 30′

Tamara Garcíak sortze-prozesuak eta diziplina anitzeko esperimentazioa ditu ardatz, egunerokotasunetik, etxekotik eta harreman politiko, sozial eta kulturaletan ikasitakotik lan eginez. Bere proiektuak ez dira soilik izaera artistikoko guneetarako bideratuak, esparru publikoa ere ezartzen du.

El cuerpo de la artista eta Jugando con Tamara, Hasta la cocina proiektuaren parte dira, 2008an egiten hasi zena. Izaera performatiboa duen bideo-ekintza da, eta etxeko ikus-entzunezko esperimentazioan eta emakumeek artean duten garrantzian ardazten da. Gorputzarekin eta bideoarekin esperimentatzeko ariketa batetik abiatzen da, hainbat artistak egindako etxeko ekintza batzuez osatua. Bere helburua diziplina artistikoen artean sailkatzen gaituzten portaerak irudikatzea da. El cuerpo de la artista 40 segunduko bideo bat da, Shakti Olaizola protagonista duena; beste aldetik, Jugando con Tamara 30 segunduko bideoa da, Saioa Olmo eta Tamara García protagonista dituena.

Tamara García se centra en los procesos creativos y en la experimentación multidisciplinar, trabajando desde lo cotidiano, lo doméstico y lo aprendido de las relaciones políticas, sociales y culturales. Sus proyectos van dirigidos no solo a centros de carácter artístico, sino también incorpora el ámbito público.

El cuerpo de la artista y Jugando con Tamara son parte del proyecto Hasta la cocina, que comenzó a realizarse en el año 2008. Es un vídeo-acción de carácter performativo, que se centra en la experimentación audiovisual doméstica y la importancia de las mujeres en el arte. Parte de un ejercicio de experimentación con el cuerpo y el vídeo, formado por una serie de acciones domésticas realizadas por diferentes artistas. Su objetivo es representar los comportamientos que nos clasifican entre disciplinas artísticas. El cuerpo de la artista es un vídeo de 40 segundos de duración protagonizado por Shakti Olaizola; y Jugando con Tamara es un vídeo de 30 segundos de duración protagonizado por Saioa Olmo y Tamara García.