Cuando ve lo que ha pasado
Ana Riaño (2011)

Cuando ve lo que ha pasado

Acrílico sobre lienzo. Serie: De lo real a lo ficticio
200 x 100 cm

Fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak dira Ana Riaño artistaren gai nagusia. Bere ustez, errealitatea egunero kontsumitzen ditugun kontakizun desleialek zeharkatzen duten eraikuntza da, kulturan eta identitatean errotutako kontakizun tradizionalenetatik hasi eta entretenimenduaren industriak eta komunikabideek egituratutako diskurtso berrietaraino. Haren lanaren abiapuntua da fikzioa dela munduarekin harremanetan jartzeko modua, eta, beraz, gure parte dela, eta eragina duela gure ingurunearen ikuspegian eta ulermenean.

Bildumako obra De lo real a lo ficticio seriearen parte da. Bertan, pieza guztiak formatu handikoak dira eta zuri-beltzean margotuta daude, zinemako pantaila bat simulatzeko. Birsortutako eszena benetako fotograma batetik abiatzen da. Bertan, aktorearen irudiaren ordez, bere bizitzaren parte den pertsona bat agertzen da. Horrela, espazio berean geratzen dira errealitatea eta fikzioa, bizitza eta obra, baina baita egungo gaiei buruzko hausnarketa ere, hala nola egiletza, jabetza intelektuala, ikuslearen rola, kultura-produktuen kontsumoa edo intertestualitatea.

Los límites entre ficción y realidad constituyen el área temática de la artista Ana Riaño. Para ella la realidad es una construcción atravesada por los disímiles relatos que consumimos a diario, desde los más tradicionales y enraizados en la cultura y la identidad, hasta los nuevos discursos estructurados por la industria del entretenimiento y los medios de comunicación. Su trabajo parte de la premisa de que la ficción es la forma en que nos relacionamos con el mundo y, por tanto, es parte de nosotros, e influye en nuestra visión y entendimiento del entorno.

La obra incluida en la colección forma parte de su serie De lo real a lo ficticio, en la que todas las piezas son de gran formato y están pintadas en blanco y negro para simular una pantalla de cine. La escena recreada parte de un fotograma real donde sustituye la imagen del actor por la de una persona que forma parte de su vida. De esta manera quedan en un mismo espacio realidad y ficción, vida y obra, pero también su reflexión entorno a cuestiones de actualidad como la autoría, la propiedad intelectual, el rol del espectador, el consumo de los productos culturales o la intertextualidad.

Ana Riaño >>