Sin Título
Karlos Martínez (2009)

Sin Título

Fotografía. Diapositiva. Traspaso a papel.
50 x 80 cm

Karlos Martínezen arte prozesuak eremu fisiko eta mentalaren ikerketa baten aurrean jartzen gaitu arkitekturaren bitartez. Zehazki, irudi bikote honek formalismoan oinarritutako hausnarketa bat dakar, baita estetikan kezka objetu gisa ere, estetika bera ezeztatzeko eta eten egiteko aukerari ekiteko aldi berean.

Abiapuntu honengatik, bere barneko korrespondentziek, egunerokotasunaren azaletan gertatzen den marren, koloreen eta itxuren batuketek, bere arrazoibidearen objetua zeharkatzen duen prozesu dialektiko bat ezartzen dute. Diptiko honen bidez, artistak gure begirada lantzen omen du, “beste aldera” bideratuz. Hortaz, bere konposaketak txiki, galkor, marjinal edo galkortzat ikusiko genukeen hartaz arduratzen dira.

Honen harira, Guido Guidi argazkilariak hiri eremuetan ateratako lanetan antzekotasuna aurkitu dezakegu. Artista honen hitzetan, Karlos Martínezen lanari aplikagarriak, esan dezakegu bi pieza honen aurrean egotekotan, ez gaudela “argazki monumental” baten aurrean, “baizik eta ‘egunerokotasunaren’ irudi bati begira, edo Cesare Zavattiniren arabera, orainaldiko argazki oratzaile bati begira”.

El proceso artístico de Karlos Martínez nos arroja frente al proceso de la investigación del espacio físico y mental, a través de la arquitectura. En concreto, este juego de dos imágenes alude a una reflexión que parte del formalismo y la estética como objeto de preocupación para, al mismo tiempo, abordar precisamente por eso, su negación y/o la posible ruptura con ella.

En consecuencia, con ese punto de partida, sus correspondencias interiores, la convergencia de líneas, de colores y formas en superficies cotidianas, establecen un proceso dialéctico que atraviesa el objeto de su discurso. Con este díptico, el artista parece educar nuestra mirada dirigiéndola hacia “el otro lado”. Así sus composiciones se ocupan de lo que, en circunstancias convencionales, entenderíamos como algo menor, caduco, marginal y/o irrelevante.

Algo semejante podríamos encontrar en los entornos urbanos de las obras del fotógrafo documental italiano, Guido Guidi. Así, en sus propias palabras referidas a su trabajo y aplicables al hacer de Karlos Martínez, podemos concluir diciendo que, ante estas dos piezas, no nos hallamos frente a “una fotografía monumental, sino observando una imagen de la ‘cotidianidad’, como decía Cesare Zavattini, una fotografía prensil del presente”.