2023ko azaroaren 27an, arratsaldeko 19:00etan, BilbaoArtek bere XXV. urteurrena ospatuko du URIBITARTE40 erakusketa areto berriaren irekierarekin eta fundazioaren bildumako piezekin osatutako ‘Tradizio moderno bat’ erakusketa kolektiboaren inaugurazioarekin.
Erakusketa asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da ikusgai, eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara urtarrilaren 28ra. Sarrera doan (Uribitarte pasealekutik, Vincci hotelaren azpian).
ARETOA: URIBITARTE40
URIBITARTE40ren irekierarekin, BilbaoArte Fundazioak bere erakusketa-espazioa hiriko kultur bizitzarako kokapen zentrikoago eta estrategikoago batera birkokatu du, Guggenheim Bilbao Museotik eta Arte Ederren Museotik gertu.
Eusko Jaurlaritzak arte garaikideko bilduma gisa aintzatetsi duen bildumaren funtsak 600 artelan inguru izatera heldu dira. Gune berri hau bilduma honen biltegi eta erakustoki bihurtuko da, zentroko artisten proposamen hautatuekin batera.
ERAKUSKETA: TRADIZIO MODERNO BAT
Javier González de Duranak (Bilbo, 1951) komisariatua, erakusketak hainbat diziplinatako 29 pieza biltzen ditu (bideoa, pintura, grafikoa, argazkia, eskultura…), udal zentroaren bildumako funtsetakoak, eta BilbaoArteren historia errepasatzen dute 25 urte hauetan zentroan egoitza artistikoak egin dituzten artisten bitartez.
Gutxienez bi sortzaile-belaunaldik partekatzen dituzten interes eta kezken erakusle da hautaketa. Bere garaian BilbaoArten egoiliar zirenez geroztik gaur egun ezagunak diren artistak dira: Txaro Arrazola, Kepa Garraza, Abigail Lazkoz, Alain Urrutia, Amaya Suberviola, Ismael Iglesias, Alberto Albor, Gala Knörr, June Crespo, Alberto Lomas, Saioa Olmo, Jørund Falkenberg Aase, Monika Grabuschnigg, Nerea Apodaka, Estíbaliz Sádaba, Mikel Eskauriaza, Roberto Aguirrezabala, Patrik Grijalvo, Ramón Churruca, Íñigo Cabo Maguregui, Mara Reguilón, Naia del Castillo, Begoña Zubero, Iñaki Sáez, Fermín Moreno, Txuspo Poyo, Florencia Rojas, Eduardo Sourrouille eta Elssie Ansareo.