URIBITARTE40 BilbaoArte Fundazioaren proiektu-aretoa da, eta arte-ekoizpeneko zentroaren bilduma eta erakusketa-proiektu propioak eta programa publikoak garatzeko erabiltzen da.

URIBITARTE40 aretoa Uribitarte Pasealekuan dago, Abandoibarra auzoan, eta hiriko kultura-erakunde handien ardatz estrategikoan txertatzen da, Guggenheim Bilbao Museotik, Bilboko Arte Ederren Museotik, Rekalde Aretotik eta Azkuna Zentrotik gertu.

Espazioaren programazioa BilbaoArtetik igaro diren artisten sustapenean eta urteetan zehar egoitza artistikoen bidez eratutako arte garaikideko bilduma zabalaren zabalkundean eta erakusketan oinarritzen da.

BilbaoArte Bildumak, Eusko Jaurlaritzak 2023ko apiriletik Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan aintzatetsia, 600 artelan baino gehiago ditu dagoeneko. Hori dela eta, gune berri hau bilduma honen biltegi eta erakustoki bihurtuko da, zentroko artisten proposamen hautatuekin batera, artearen munduko adituen eta profesionalen batzordeen bitartez.

HELBIDEA
Uribitarte Pasealekua, 40, 48009 Bilbo, Bizkaia
43.26787, -2.93079

ORDUTEGIAK
Asteartetik larunbatera: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara.
Sarrera doan.

ITXIERA-EGUNAK
Astelehenetan (jaiegunak barne) eta erakusketen arteko muntaketa-egunetan, itxita.
Abenduak 25 eta urtarrilak 1 itxita.
Aretoen hustuketa hau itxi baino hamar minutu lehenago hasiko da.

IRISGARRITASUNA
Sarrera doan.
Sarbideak: Eraikinaren sarrera nagusiak ez du desnibelik, aretoko instalazioetara gurpildun aulkiekin eta haurrentzako kotxetxoekin sartzea errazten baitu.
Aretoko zirkulazioa: Erakusketa gela eta bainugelak solairu bakar batean daude banatuta, zoruaren mailan.

NOLA IRITSI
Tranbian: URIBITARTE geltokia. 250 metrora oinez (2 minutu)
Metroz: MOYUA geltokia. 750 metrora oinez (11 minutu)
Aireportutik: A3247 linea Aireportua/Aireportua – Bilbao. Metro Bilbaorekiko lotura.
Autoz: Isozaki aparkalekua (pribatua). 350 m-ra oinez (5 minutu)

Sarrera
Bisitariek aretoko langileen jarraibideak bete beharko dituzte uneoro.

Ez ukitu
Debekatuta dago artelanak ukitzea (kontrakoa adierazi ezean).

Kamerak
Gelan argazkiak egin daitezke, eskuko kamerak eta telefono mugikorrak erabiliz.

Telefonoak
Ezin da telefono mugikorretik hitz egin erakusketa-aretoetan

Haurrak
Pertsona heldu batek lagunduta eta gainbegiratuta egon beharko dute uneoro.

Animaliak
Txakur gidariak eta laguntza-txakurrak onartzen dira, eta dagokion dokumentazioa aurkezteko eskatu ahal izango da.

Marrazkiak
Ikusgai dauden artelanen zirriborroak egin daitezke marrazketa-blok txikiak eta koloretako arkatzak erabiliz. Debekatuta dago astoak eta aulkiak erabiltzea.

Bestelakoak
· Debekatuta dago aretoaren barruan erretzea, ezta elikagaiekin edo edariekin sartzea ere.
· Erabat debekatuta dago eraikinera sartzea pertsonen edo artelanen osotasuna arriskuan jar dezaketen objektuekin edo substantziekin.
· Ezingo zaie aretora sartu mozkortuta dauden pertsonei edo estupefazienteen eraginpean egotearen sintomak dituztenei.