Eskultura eta eraikuntza tailerra eraikinaren hirugarren solairuan dago, eta bi lan-eremu bereizi ditu.

Barrukaldea lanen ekoizpen eta mekanizaziorako erabiltzen diren oinarrizko ekipamendua kokatzen da, makinaria finkoa, makinaria elektrikoa eta eramangarria, instalakuntza neumatikoa makinaria eramangarriarekin, lan-mahaiak, gune hezea, eramangarri eta kimikoen biltegia, esku-erremintak eta lanerako tresnak.

Kanpokaldea aireztapena behar duten lanetarako erabiltzen da, bekadun eta erabiltzaileen materialak gorde eta birziklapen lanekin batera. Eraikuntzaren kanpokaldearekin komunikatzen da, zamaketa eta hustuketa zonalde bat duelarik. Lan-mahai finko bat dauka, hondakinen bilketa bertan egiten da eta zeramika labeak bertan kokatzen dira.

Tailerrak proiektu ezberdinak eta eskuz garatzen diren prozesu teknikoak aurrera eramateko beharrezkoa den ekipamenduarekin hornituta dago. Aroztegi lanak garatu daitezke (egurra nahiz metalean), soldatze, zementu eta igeltsu lanez gain moldeak eraiki, poliester erretxinekin egindako lanak, poliuretanoa edo epoxiaren erabilera eskatzen duten proiektuak ere garatzen dira. Instalakuntzak eraiki, euskarriak edo bilgarriak egin… guztia modelatze, taila, lixaketa, mozketa, laberaketa eta muntaia lanekin batera.

Eskultura eta eraikuntza tailerreko maisua Mario Paniego da.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.