MediaLab tailerrak ordenagailuz lagundutako fabrikaziorako espazioa, materialak eta teknologia eskaintzen ditu. Helburua eraikuntza-prozesuak eta bitarteko digitalak esperimentatzeko eta aztertzeko laborategia izatea da.

Prototipoak eta mekanismoak eraikitzeko edo objektuak kantitate txikietan ekoizteko erabiltzen da. Bi espaziotan banatzen da:

– 3D INPRIMATZEA, MODELATZEA ETA ESKANEATZEA. Hiru 3D inprimagailu (Tumaker hegalari v2, Tumaker hegalari v2x2 buru bikoitzekoa eta bq Prusa i3 Ephestos 2), bi 3d eskaner (Tumaker DigiBuu, David 3D scanner softwarearekin eta Bq Ciclop Horus softwarearekin), elikatze-iturriak, soldadura-estazio bat eta elektronikako prototipoak egiteko materiala.

– GRABATUA ETA LASER EBAKETA. Bigarren espazioak laser ebakigailu/grabagailu bat (GM CO2 9060) eta CNC fresatzeko makina bat (MX 1318 hutseko mahaiarekin) ditu.

MediaLab tailerreko arduraduna Jon Bilbao da.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.