Arte grafikoen tailerra laugarren solairuan kokatzen da, eraikinaren goikaldean.

Grabatzeko bi eskuzko torkulo, eskuzko prentsa bertikala, erretxina kutxa, erregailua, fotograbaturako proiektore ultramorea, txofereta bat eta fotograbaturako intsolatzaile bat. Tintatzeko zonaldea eta hazpilekin hornitutako azido-gela daude erabiltzaileen eskura, azken hau grabatu teknikak, bai erliebean bai zuloan garatzeko beharrezkoak diren tresna eta erreminteekin hornituta dago: gubiak, daratulu elektrikoa, lehorgailua, etab.

Serigrafiatzeko inpresio-mahai lauak (oinarri xurgatzailearekin edo gabe), sei oinarrirekiko ehun-estanpazio mahaia, marrazki eta estanpazio mahaiak, argi-mahaia, prentsa termikoa, garbiketa eta pantaila-errekuperaziorako ekipamentua, arraspak, karrakagailuak, hainbat pantaila eta bestelako oinarrizko materiala aurki dezakegu.

Grafika tailerreko maisua Pilar Valdivieso da.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.