«Work in Process» filmen zikloa. Fuera de Campok antolatua.

2023ko martxotik apirilera Art House Zineman zine ziklo bat izango da JBAn Fuera de Camporen eskutik. Guztira zortzi film proiektatuko dira. Ateak proiekzioa hasi baino 15 minutu lehenago irekiko dira eta plazak aretoaren gehienezko edukierara mugatuta egongo dira, bete arte, iritsiera-ordenaren arabera. Sarrera doan.

Ziklo hau Daniel Alegrete eta Maite Choyaren Fuera de Campo proiektuaren parte da.

Work in process

BilbaoArteko Art House Zinemaren denboraldi berriko lehen zikloan, sorkuntza-prozesuari buruz hausnartzeko praktika artistikoa lantzen duten zenbait film daude.

Hautaketa honetan zortzi film daude: fikziozko lanak, ez-fikziozkoak eta erdibidean dagoen guztia, gehienetan edozein etiketei ihes egiten dietenak. Hemen proposatzen da ibilbide bat egitea sormen-prozesua osatzen duten faseetan zehar, hau da, inspiraziotik hasi eta azken obra burutu arte. Agertzen diren artistak era askotakoak dira, eta horrek mosaiko bihurtzen du ziklo hau, pintoreak, musikariak edo zinemagileak biltzen dituena.

Fuera de Campo

PROGRAMA

Martxoak 1, 19:00
Tokyo-Ga (1985), Wim Wenders. 89’.

Martxoak 8, 19:00
El contrato del dibujante (1982), Peter Greenaway. 103’.

Martxoak 15, 19:00
Level 5 (1997), Chris Marker. 104’.

Martxoak 22, 19:00
Un baile con Fred Abstrait seguido de Una película en color (2020), Bruno Delgado. 58’. + Solasaldia zuzendaria bertan dela

Martxoak 29, 19:00
20.000 días en la tierra (2014), Iain Forsyth, Jane Pollard. 97’.

Apirilak 12, 19:00
Ne Change Rien (2009), Pedro Costa. 100’.

Apirilak 19, 19:00
Free Radicals: A History of Experimental Film (2011), Pip Chodorov. 82’.

Apirilak 26, 17:00
La bella mentirosa (1991), Jacques Rivette. 230’.

Martxoak 1, 19:00

Tokyo-Ga
Wim Wenders

Wim Wenders zuzendariaren film ez hain ezagun honetan, alemaniarrak 80ko hamarkadako Tokiora garamatza, hainbeste miresten duen Yasujiro Ozu zuzendariaren zinemagintza ikertzeko. Wendersek berak zinema ulertzeko eta egiteko moduari buruz gogoeta egiteko aitzakia izan da, azkenean, Japoniako errealizadorearen kolaboratzaileei egindako lokalizazioen eta elkarrizketen ibilbidea. Emaitza film mutante bat da, funtsezko bi zinemagileren unibertsora hurbiltzen gaituena.

Wim Wendersek bidaia zirraragarri bati ekin dio Tokioko sakoneretara. Bere helburua Yasujiro Ozuren filmetan agertzen ziren lekuak filmatzea da. Kaleen, jendearen eta paisaien bidez, Ozuren espirituz betetako fotogramak jasotzen ditu Wendersek.

Martxoak 8, 19:00

El contrato del dibujante
Peter Greenaway

Britainiar errealizadore polemikoaren fikziozko lehen filmak argi erakusten du pintore gisa duen prestakuntza. Berez, estilo-ariketa bat da, perspektibarekin eta enkoadraketarekin duen obsesioa erakusten duena. Bere umore bereziarekin, filmak intrigaz, hilketaz eta grinaz osatutako istorioa eraikitzen du, non sorkuntza ez baita ekintza eraikitzen den atzealdeko oihala soilik, film osoaren hari gidaria baizik.

1694ko udan, Neville jaunak, anbizio handiko eta etorkizun bikaineko marrazkilariak, Herbert jaunaren etxea bisitatu du, Compton Anstey-n. Anfitrioiaren emazteak etxearen hamabi marrazki eskatu dizkio, zuloa eta lorategia agertu behar direlarik. Hala ere, Neville etxe baitako intriga betean sartzen, eta adulterioaren eta beste gauza batzuen susmagarri bihurtu da.

Martxoak 15, 19:00

Level 5
Chris Marker

Fikzioa, saiakera eta zinema-egunerokoa nahasten dituen film hibridoa. Obra bakar baten sorkuntzan zenbait autoreren hotsen topaketa biltzen du. Bere senarra zenak garatutako bideo-joko bat amaitzeko agindu diote filmeko protagonistari. Azken urteotako gertakizun garrantzitsuenetariko batean sartzen du hori, Okinawako batailan, duelu pertsonal betean. Hortik aurrera, historia aldatzeko ezintasuna, ezta birtualtasunetik ere, aztertzen du filmak.

Okinawako batailari eskainitako bideojoko baten gidoia amaitzeko agindu diote Laurari. Jolasaren helburua ez da historiaren bilakaera aldatzea, izan zen bezala erreproduzitzea baizik. Laura informatzaileen eta batailaren lekukoen sare misteriotsu batekin egingo dut topo interneten. Hala, tragediaren zenbait alderdi ezagutuko ditu, bere bizitzan eragina izango dutenak.

Martxoak 22, 19:00*

*Solasaldiarekin zuzendaria bertan dela

Un baile con Fred Abstrait seguido de Una película en color
Bruno Delgado

«Zinema? Bai, prozedura bat da. Gorri ere prozedura bat da. […] Film bat, prozedura bat egin izan a espero dut»

Marcel Broodthaers, Cinéma

Film hauek ere prozedura bat dira, inguruneari eta hura osatzen duten elementuei buruzko gogoeta bat: argia, denbora, enkoadraketa… Zinemagileak behaketa ariketak, formaren eta kontzeptuaren arteko elkartze joko txikiak antolatzen ditu. Zinemak gorputzarekin eta ingurunearekin duen erlazioaren bila dabil. Autorretrato kutsua du, eta beste baten gorputzean bitzearena ere, eleberriko protagonistaren edo beste leiho horretan, zineman, behatzen duen ikuslearen gorputzean.

Xavier de Maistre-k “Voyage autour de ma chambre” (1794) eleberrian deskribatzen duen esperientziari jarraiki, filmak bere gelan filmatuta daude oso-osorik, eta kaxa (kamera) baten izaera aztertzen dute beste kaxa baten (gela )barruan. Nobelak Turinen42 eguneko etxeko atxiloketa bat kontatzen du lehen pertsonan. Lehen kapituluan, pertsonaiak dio gelatik atera gabe bidaiatzeko modu bat asmatzen duela, atxiloketari iseka eginez. Bere testuinguru historikoan ikusita, gelan barnako bidaia hori aparteko bidaiei buruzko eleberrien parodia bat da, garaian hain boladan zegoena. Horrela, bidaia bat hasten du, ez bakarrik egonaldian zehar, baita irudimenaren eta oroimenaren bidez ere.

Martxoak 29, 19:00

20.000 días en la tierra
Iain Forsyth, Jane Pollard

Nick Cave musikariaren autoerretratu gisa planteatzen da filma eta bere egunerokotasunaren fikziotik, bere etxeko ateak irekitzen dizkigu eta bere sormen prozesuaren inguruko mamu guztiak partekatzen ditu. Rock-dokumental batetik espero denaren antitesi gisa funtzionatzen du filmak, eta maila berean erakusten ditu diziplina anitzeko artista gisa duen alderdia eta bizitza pertsonala, ariketa nartzisista bezain zintzoa den horretan.

Drama eta errealitatea nahasten dira Nick Cave kultura-ikonoaren bizitzari buruzko fikziozko 24 ordutan zehar. Ideia harrigarriekin eta prozesu artistikoaren erretratu intimoarekin, zer garen aztertzen du filmak, eta espiritu sortzailearen botere eraldatzailea ospatzen du.

Apirilak 12, 19:00

Ne Change Rien
Pedro Costa

Argilunaren aldeko zaletasuna eta eszenaratze minimalista dituen filma Jeanne Balibar abeslariaren grabazio-saioetara eramango gaitu. Inprobisazioak eta errepikapenak hasiera batean zorrotza izan daitekeen erritmoa markatzen dute, baina aise konpentsatzen da artistaren prozesuan modu berri eta hipnotikoan murgiltzen zarenean.

Jeanne Balibar aktorearen, Philippe Morel soinu-ingeniariaren eta Pedro Costa zinemagilearen arteko adiskidetasunetik sortu da filma. Dokumental honetan, Balibar kantatzen ikusiko dugu, entsegu eta grabazioetan, rock-kontzertuetan eta kantu lirikoko ikastaroetan, Sainte-Marie-aux-Mines atikoan edo Tokioko kafe baten eszenatokian.

Apirilak 19, 19:00

Free Radicals: A History of Experimental Film
Pip Chodorov

Artxiboko materialez, pieza-zatiz eta elkarrizketaz osatutako collagea da filma, baina, batez ere, abangoardiako zinemarako maitasun-gutuna da. Saiakera horretan, Chodorov-ek zentroko historiaren bazterretan egin den zinemara eramango gaitu, hainbat irudi giltzarriren eskutik. Film informatiboa, ludikoa eta erabat librea.

Zinema esperimentalaren historia, Pip Chodorov-en begirada gogotsuaz kontatua. Txikitatik ezagutu izan ditu protagonista gehienak. Chodorovek ikuslearekin film-sorta bat partekatzen du eta autoreak aurkezten ditu: Len Lye –izenburua harengandik dator–, Jonas Mekas, Robert Breer, Hans Richter, Maurice Lemaître, Peter Kubelka edo Stan Brakhage.

Apirilak 26, 17:00

La bella mentirosa
Jacques Rivette

Programa hau ixten duen filmak ziklo hau egituratzen duten gai asko biltzen ditu: inspirazio artistikoaren jatorria, praktikaren garapenean izaten den frustrazioa edo belaunaldi-erreleboko tirabirak. Filmari titulua ematen dion koadroaren in situ sorkuntza dokumentatzen duten plano luzeekin, filma behaketa-zinemaren altxorra da, eta zinemaren eta beste arte-diziplina batzuen arteko elkarrizketaren adibiderik onenetakoa.

Nicholas, Parisko artista gaztea, Marianne neska-lagunarekin probintzietako herri txiki batera joan da Edouard Frenhofer margolari ospetsua bisitatzera. Han bizi da, mundutik aparte. Nicholasek “Gezurti ederra” margolana dezan nahi du, neska-laguna modelotzat duela.

Banatzaileak: A contracorriente, Avalon eta Paco Poch Films.
Institut Françaisen laguntzarekin.