«Hebra»
Zuhar Iruretagoiena Labeagaren erakusketa

2018ko apirilaren 13an, 19:30etan, 2017an bekadun izan zen Zuhar Iruretagoiena Labeaga artistaren Hebra” ekoizpen propioko erakusketaren inaugurazioa izango dugu BilbaoArten. Erakusketa maiatzak 11ra arte egongo da irekita. Elementu estrukturaletatik irudiak sortzeko ahalmenari buruz hausnartuko du erakusketa honetan Zuharrek, hauek behar formalagatik bakarrik ekoizten badira ere.

Maiatzaren 11an erakusketa agurtuko dugu bi jarduerekin: honen katalogoaren aurkezpena eta zuzeneko performance batekin. Ekitaldia 19:30ean hasiko da, 20:00etan performancea izanez.

Erakusketa astelehenetik ostiralera irekita egongo da, 17:30etatik 20:30etara, doako sarrerarekin.


Hebra

Zuhar Iruretagoiena Labeaga


 

Ni naiz zure irudia, zure azalera, zu sostengatzen nauen estruktura, nire euskarria.

 

Hebra hainbat elementu estruktural irudian bilakatzearen arazoaren inguruan garatzen da, bere onarpen formalaren ondoren, eskultura lanen adierazle naturalaren funtsezko parte bezala osatzen direlarik.

 

Argi epel batek erortzen diren gauzen soinua argiztatzen du.

Eskultura nagusiki lantzen duen erakustaldia hartuko du aldi honetan zentroaren erakusketa aretoa, argazki sail eta bideo batez lagunduta. Historian zehar irudiaren analisian zenbait elementu estrukturalen (adibidez, barruko eskeletoa) omisioari buruzko hausnarketa proposatzen du artistak bere piezekin. Elementu hauen ikerketari ekiten dio artista zarauztarrak, “hebra” izenpean, gauza baten zati ezberdinak lotzen dituzten hariak bezala. Eskultura klasiko eta eraikuntza urbanoetan alde batetik, eta bridaz loturiko altzairu eta hormigoizko eskulturetan beste aldetik, omisio baliabide hauen adibideak aurkituko ditugu.

Zuhar Iruretagoiena Labeaga Arte Ederretan doktorea da EHUan eta Arte Digitalen masterra buru-tu zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean. Bere lana, besteak bes-te, Bilboko Guggenheim Museoa (Espainia), Donostiako San Telmo Museoa (Espainia), CAAM (Las Palmas, Kanaria Handia), Manchesterko NY Space (Erresuma Batua), Londresko Pinta (Erresuma Batua), La Casa Encendida, (Madril, Espainia), c-art Galerie Prantl & Boch Bregenz (Bregenz, Austria), Bilboko Rekalde Aretoa (Espainia), Getariako Balenciaga Museoa (Espainia), Donostiako KM (Espainia), Gabarron Foundation (New York) eta Kultura Zentro Espainiar ezberdinetan, hauen artean Tegucigalpa (Honduras), San José (Costa Rica), Mexiko DF (México), Montevideo (Uruguai), Kordoba (Argentina) eta Managua (Nikaragua). Hainbat sari eta beka jaso ditu, Generación 2008 Caja Madrid, Ertibil 2009, Gipuzkoako artista gazteen lehiaketa 2010, Muro Guggenheim, KUNSTHAUS egoitza (Bregenz, Austria), BilbaoArte Fundazioaren egoitza beka (utzi tako espazioen modalitatea), Rekalde Aretoko Nekatoenea Artistes en Résidence egoitza (Hendaia, Fran-tzia) edo LABORE DSS2016 egoi tza-beka, besteak beste.

<iframe class="scribd_iframe_embed" title="Hebra, ni tú ni yo. Zuhar Iruretagoiena Labeaga" src="https://www.scribd.com/embeds/377558322/content?start_page=1&view_mode=scroll&access_key=key-hxVA0iRo5bLu8fJrpxqR&show_recommendations=false" data-auto-height="false" data-aspect-ratio="0.7017133956386293" scrolling="no" id="doc_65279" width="600" height="800" frameborder="0"></iframe>
<a data-flickr-embed="true" href="https://www.flickr.com/photos/bilbaoarte/albums/72157665679948867" title="«Hebra» Exposición de Zuhar Iruretagoiena Labeaga"><img src="https://farm1.staticflickr.com/873/40511797615_b0302b7ca3_c.jpg" width="534" height="800" alt="«Hebra» Exposición de Zuhar Iruretagoiena Labeaga"></a><script async src="//embedr.flickr.com/assets/client-code.js" charset="utf-8"></script>