Proiektu aurkezpena: «Liburua ez-liburua», Roberto Aguirrezabala URIBITARTE40en

2024ko martxoaren 26an, arratsaldeko 19:00etan, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak “Liburua ez-liburua” proiektua aurkeztuko du, zentroan ohiko erabiltzaile den Roberto Aguirrezabala (Bilbo, 1971) artistaren azken lanekin. Horrez gain, apirilaren 17an, 19:00etan, artistak bisita gidatua egingo du, eta, bertan, beira-arasak irekiko ditu, piezetara gehiago hurbiltzeko aukera emanez.

Erakusketa asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara, ikusi ahal izango da martxoaren 10era arte. Doako sarrera.

ERAKUSKETA: LIBURUA EZ-LIBURUA

Libro no-libro (Liburua ez-liburua) BilbaoArten 2010ean eta 2015ean egonaldia egin zuen Roberto Aguirrezabala (Sestao, 1971) artistaren erakusketa bat da. Proiektuak biltzen du –berrogei piezaz baino gehiagoz osatutako instalazio bakarrean- erresistentzia klandestinoko mugimenduen inguruan egin duen azken sorkuntza-lana; horretarako, eskuz soilik egindako argitalpenen autoedizioa hartu du abiapuntutzat, eboluzio-prozesu bete-betean dagoen manifestu gisa. Erakusketak bere azken artista-liburuak jasotzen ditu, hots, euren muga propioak bilatzen dituzten obra editorialak, interbenitutako objektuak eta XX. mendeko erresistentziaren jatorrizko pieza historikoak. Memoria historikoa da diziplina anitzeko izaera nabariagoa duen obra honen ardatz egituratzailea. Argazkigintza, eskultura, instalazioa, artisautza, pentsaera kritikoa eta ekintza politikoa elkartu egiten dira gizabanakoaren gatazkak esploratzeko, bai identitateari lotutakoak eta bai sozialak.

ARTISTA: ROBERTO AGUIRREZABALA

Roberto Aguirrezabala (Sestao, 1971). Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du. 2010ean eta 2015ean BilbaoArteko artista egoiliarra, Aguirrezabala Arte Ederretan lizentziatua da UPV/EHUtik (1995), ikus-entzunezkoen eta pinturaren espezialitatean. Argazkigintzagatik interesatuta, Jesús López de Uribe argazkilariarekin hartu zuen prestakuntza 1990 eta 1992 bitartean. 1995ean, Teknologia berriak eta Internet masterra egin zuen Bilboko Teknologia berrien Tracor Zentroan. Arteleku arte-zentroa bere prestakuntzaren beste ardatz nagusietako bat da, bertan Txomin Badiolak eta Ángel Badosek 1994an zuzendutako eskultura-tailerra egin baitzuen, eta baita Rodriguez Fundazioak 2000-01ean emandako Arte elektroniko eta Elektrizitatearen tailerra ere.

Zenbait sari eta beka eskuratu ditu, hala nola Kultura eta Kirol Ministerioarena (2023, 2022, 2021); Eusko Jaurlaritzarena (2023-21, 2019-18, 2016); Bragako –Portugal- Encontros de Imagen 2022 jaialdiko 3. Saria; Bragako –Portugal- Photbook Award (2023); Aarhuseko –Danimarka- PhotoBookWeek Jaialdiaren Open Call (2021); Montehermoso Saria Viphoto 2018 Jaialdian; Artista-libururako V. Ankaria Sariaren lehenengo saria, 2018an. Bere erakusketa indibidualen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Museo de la Guerra (Gerraren Museoa), Gasteizko Montehermoso Kulturunean (2019); Entropía (Entropia), BilbaoArte Fundazioan, Bilbo (2016), Net.art 1998-2008.  Arte Garaikideko Huarte Zentroan, Nafarroa.

Beraren obrak bilduma publiko eta pribatu ugaritan du presentzia: MNCARS, Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala (Madril), Bilboko Arte Eder Museoa, Gabriela Cendoya Bergareche Collection, San Telmo Museoa (Donostia-San Sebastián)), De Pietri Artphilen Foundation (Lugano, Suitza), Ankaria Fundazioa, Bilbao Arte Fundazioa, Caja Madrid, MEIAC, Extremadurako Arte Garaikidearen Extremadura eta Iberoamerikako Museoa, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, UPV/EHU, beste batzuen artean.

www.robertoaguirrezabala.com

Hidden Book (2023). Artistaren adeitasuna

Samizdat (2022). Artistaren adeitasuna

Two Thousand Words (2021). Artistaren adeitasuna