ARRATE HIDALGO

Babel-18 hizkuntza ez-hegemonikoen biziraupena espazio-esplorazio etorkizun batean frogatzeko asmoz bururatuako zientzia fikzio-ariketa bat da, emozioak eta geopolitika korapilatzen dituzten hariak agerian jartzen dituen tramankulu bilakatua. Samuel Delany idazle estatubatuarraren Babel-17 eleberritik sortzen da ideia: 1966an Delanyk etorkizun urruti bat asmatu zuen zeinean pertsonaiek euskaraz egiten duten arrisku misioetan. Honek inspiratua, artista arkeologi museoaren egitura tradizionalaz baliatzen da fizkzioak osatzeko biharko aztarnak izango balira bezala ekoiztuta dauden objektuen inguruan.

Beraz, BilbaoArteko kideek aldatutako metakrilato bat Bilbo-Marte ferry baten komuneko ispilu hondatuta da; beste plastiko arrosa Zorrotzaurretik Asteroide Gerrikora lekuz aldatu den metal astun lantegi baten sartze txartelak dira; edo kasete batzuek zinemagile somali baten eguneroko bizitza daramate, bere familiak Lurran bergrabatuak.

Objektu bakoitzaren atzean badago kolaborazio-prozesu bat, bai itxuran bai funtsan, artistaren eta berari gertu diren hiztunen artean. Prozesu honen heinean hainbat galdera egin zituzten; hots, hizkuntza eta bere purutasuna, mekanografia internet garaian, nazio-estatuaren gainbehera eta transnazionalismoa. Honela, ikusgai jarrita dauden artefaktuak —telebista eta kitsch eraginak azaltzen dituztenak— alderantzizko denbora-kapsulak bilakatzen dira, zeinetan artistak eta bere kolaboratzaileek oroipenak uzten dituzten, baita haien neurrietara etorkizuna kutsatzeko gaitasuna daukaten beste easter egg sinbolikoak ere.

Arrate Hidalgok ingeles filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta Erdi-Aroko literaturan espezializatu zen Leedsen. 2014. urtetik zientzia fikzio feminista argitaratzen du. Itzultzaile, idazle eta kultura-kudeatzaile gisa, pentsaera espekulatiboa sustatzen du askapenarekiko tresnatzat. BilbaoArteko Ate Irekiak 2018 da bere lehenengo arte erakusketa