ERIZ MORENO

2017, Bekak
<iframe src="https://player.vimeo.com/video/205909311?color=e2001a&title=0&byline=0&portrait=0" width="640" height="360" frameborder="0" webkitallowfullscreen mozallowfullscreen allowfullscreen></iframe>
2017. urtean Cortaderia selloana landare inbaditzailean oinarritutako lanerako bide berri bat hasi nuen, Espainiara 40. hamarkada amaieran iritsi zen espeziea. Gerraostean eman zen jangaien eskasiak eta Espainia sortu berri zen NBEtik (Nazio Batuen Erakundea) kanpora gelditzeak elikagaiak Argentinatik (Francoren gobernua onartzen zuen herrialde bakanetako bat) inportatzera behar-tu zuen eta badirudi landare honen haziak arto aleekin nahastuta iritsi zirela. 50. hamarkadan jada espeziea deskribatuta agertzen da Santanderko portu inguruko lurretan. Landare inbaditzaile hauekin egindako lanetik, proiektuaren  garapenean ikuspuntu ezberdinak zabaldu dira globalizazioaren auto-irudikapenaren begirada bat eta historia garaikidean zehar emandako kultura prozesu neokolonizatzaileak (natura eta gizakiaren arteko dialektika bat) planteatuz, hauen joan etorrien ondorioekin batera. Ingurumenarekin lotutako paradoxak zabalkuntza ekonomiko eta geopolitikoek emaitza bezala aurkezten zaizkigu, herrialde kolonizatzaileak kolonizatutako herrialdeetatik datozen fauna eta florarekin inbadituak izan direlarik.
Eriz Moreno Arte Ederretan Master bat dauka La Lagunako Unibertsitatean. Armenia, Alemania, Espania, EEUU, Macao, Georgia, Grezia, Polonia, Erresuma Batua eta Jugoslavian hainbat proiektu burutu ditu. Azken erakusketa nabarmenenak: Projekt Beton, Gdanskeko Żak Galerian eta Szczecineko Herrialde Museoan (2013); Horizontes Bilboko Guggenheim Museoan (2013); 18/19/2013, Leipzig-eko espazio publikoan (2013) eta BilbaoArte Fundazioan (2014) Nazioen Guduaren 200. urteurrena dela eta; Meeting Point Konstanz Kunstverein (Alemania) eta Kunstraum Kreuzlingen (Suitza), Konztanzako Kontzilioaren 600. urteurrena ospatzeko; eta Bratstvo / Jedinstvo Rekalde aretoan, Bilbao (2016) eta Getxoko Torrene aretoan (2017).