Zinegoak jaialdiaren 20. edizioko proiekzioak eta solasaldia BilbaoArten

Aurten ere, BilbaoArte Fundazioa Zinegoakekin elkarlanean ari da jaialdiaren programazioaren zati bat hartzeko. Ekainaren 27an eta 29an, 18:30ean, bi proiekzio eta solasaldi bat izango dira Art House Zineman. Sarrera librea izango da edukiera bete arte. Ateak hasi baino 15 minutu lehenago irekiko dira.

Ekainak 27, 18:30

Bilgune
My way out
(Espainia, 2022, 70′)
Izaskun Arandia

+ Solasaldia Izaskun Arandia, Peter Stephens, Miren Aperribay eta Yogurinha Borovarekin.

Zuzendaria: Izaskun Arandia
DOP: Nerea Falgan
Ekoizpena: Izaskun Arandia (IZAR Filmas), Peter Stephens (AltContent)
Soinua: Maitane Carballo, Sandra Monedero
Soinua (post): Haimar Olaskoaga
Muntaia: Maitane Carballo, Zigor Garro
Musika: Yogurinha Borova, Geri Love, T Party, Arturo Gallo
Banatzailea (ESPAINIA): Miren Aperribay (ATERA Films)

Londresko The WayOut trans dantzaleku eta Vicky Lee haren sortzaileari buruzko dokumentala. Dantzalekuak 30 urte beteko ditu laster, eta atzera begirada bat egin dugu Londreseko trans eszenaren azken 3 hamarkadetan barna sakonduz, eta leku seguru eta paregabe honek trans komunitatean duen eragina aztertuz.

Ekainak 29, 18:30

Ángeles Cruz atzerabegirakoa
Nudo Mixteco
(Mexiko, 2021, 91′),
Ángeles Cruz

J.B. mistekaz eta gaztelaniaz, azpitituluak ingelesez eta euskaraz
Zuzendaria: Ángeles Cruz
Musika: Rubén Luengas
DOP: Carlos Correa
Aktoreak: Noé Hernández, Aída López, Sonia Couoh, Eileen Yañez, Myriam Bravo, Jorge Doal

Hiru istorio elkarren artean lotzen dira Oaxacako zaindari santuaren ospakizunean. Mariak ama lurperatu du, aitak arbuiatu egin du, eta, ziurgabetasun horretan, berekin joateko proposatuko dio Piedadi, haurtzaroko maiteari; Esteban hiru urteren ondoren itzuliko da, eta jakingo du emaztea beste gizon batekin bizi dela; Toñak bere alabaren abusuaren mina biziko du berriro, familia aurrez aurre jarriz, hura babesteko asmoz.