«Serigrafia tonala». BilbaoArte Ikastaroak 2024

2024ko apirilean BilbaoArtek ikastaro praktiko berri bat eskainiko du zentroko grafika tailerrean, «Serigrafia tonala» izenburupean. Bertan, serigrafiaren bidez tonu-irudiak lortzeko prozesuak eta estrategiak irakatsiko dira. Parte-hartzaileek hiru lan grafiko ekoitziko dituzte: bata, hiru tintatan, eskuzko fotolitoarekin; bestea, hiru tintatan, fotolito digitalarekin; eta azkena, tinta batean, tramatutako fotolito digitalarekin.

SERIGRAFIA TONALA

Ikastaro honek serigrafiako tonu-irudiak garatzeko hainbat aukeratara hurbilketa praktiko bat eskaintzen du, bai tonu jarraituko efektukoak, bai irudi bilbatukoak edo tonu erdikoak, interesa duten artistei beren sormen-lanean beren aukera plastikoak eta adierazkorrak txertatu dituztela ezagutarazteko.

Topaketa honetako saioetan zehar, serigrafiaren bidez tonua lantzeko hainbat prozedura ezagutaraziko dira. Prozesu teknikoaren urratsak garatuko dira, esku hartzen duten elementuak aztertuta.

Teknika honek ahalbidetzen dituen aukera grafikoak behatuko dira.

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Tailerra serigrafiaren adierazpen-aukerak ezagutu eta aztertu nahi dituzten artistei zuzenduta dago.

Artista, profesional eta teknika grafikoetako ikasleentzat irekita dago.

GARAPENA

1. modulua:
Serigrafiako zeharkako metodoak.
Eskuzko fotolitoa edo klixea sortzeko estrategiak.
Tritonoa, eskuzko fotolito bakarraren bidez.

2. modulua:
Irudi digitalak tratatzeko eta fotolitoak sortzeko estrastegiak.
Fotolito digital bidezko tonua: bilbea.
Fotolito digital bidezko tonua: geroratzea. Irudia deskonposatzeko estrategiak.

Gai komuna:
Pantaila serigrafikoa prestatzea: emultsionatzea, intsolatzea eta errebelatzea.
Materialak egokitzea: paper motak, tintak, etab.
Estanpazio-baliabideak: erregistroak, edizioa.
Pantailak berreskuratzea.
Estanpak aztertzea.

Tailerrean hiru irudi egingo dira, eskuz egindako klixeekin edo fotolitoekin nahiz digitalki egindako fotolitoekin lan eginez.

Hiru tintako lehen irudia, eskuz sortutako fotolito bakarrarekin.

Hiru tintako bigarren irudi bat, zeinean fotolitoak digitalki sortuko diren serigrafiako geroratzearen baliabidea erabiliz. Horretarako, irudia hautatzea eta egokitzea landuko da, irudia deskonposatzeko eta tonu-balioak hautatzeko estrategien bidez.

Lehen bi irudi horietan, irudiak tonu jarraitu gisa eta ikuspegi murriztaile batekin osatzen dituzten geruzak landuko dira, irudiari karaktere fotografikoen bolumen jakin bat emateko.

Tinta bat duen hirugarren irudi bat, non bitarteko tonuak aukeratzeko fotolito digital bat sortuko den.

Prozesuaren urrats guztiak ezagutaraziko dira, baita serigrafiaren bidez tonu-irudiak sortzeko hiru estrategia ere.

IKASTAROAREN DATUAK

Iraupena: Ikastaroak 6 eguneko iraupena du arratsaldeko ordutegian, txandakako bi astetan banatuta.
1. moduluaren data: apirilak 8, 9 eta 10.
2. moduluaren data: apirilak 22, 23 eta 24.
Ordutegia: 16:30etatik 20:00etara.
Ikastaroaren kostua: 60 €. BilbaoArte Fundazioaren erabiltzaileak, 2024an alta emandakoak: 30 €. 2024ko bekadunak: doan.

Ikastaroa egiteko behar den materiala sartuta dago.

Parte-hartzaileek laneko arropa ekarri beharko dute, ordenagailu eramangarria jarri Photoshop instalatuta eta datuak trukatzeko pendrive.

Parte-hartzaile kopurua: Gehienez 8 parte-hartzaile.

Ikastaroa amaitzean, parte hartu izanaren ziurtagiria emango da.

IZEN EMATEA: martxoaren 15era arte. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek curriculum labur bat eta obra berriko 3 irudi erantsi beharko dituzte izena emateko fitxan.
Eskaera BilbaoArte Fundazioari egingo zaio, helbide elektroniko honetan: bilbaoarte@bilbao.eus.

Matrikula: Martxoaren 18tik 22rako astean parte-hartzaileen hautaketa jakinaraziko da eta matrikula ordaintzeko eskatuko da.