VI. Ikerketarekin topaketak.
Enriko Mäsak eta Hasier Goikolea Revilla

Ikerketarekin topaketak VI jardunaldietako bostgarren egunean, Enriko Masak eta Hasier Goikolea Revillak  Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Arte Ederren Fakultatean eskaintzen den Ikerketa eta Sormen Arteko Master Bukaerako Lanaren emaitzak partekatuko dituzte.

Sarrera librea aforoa bete arte.

VI. Ikerketarekin topaketak

Maiatzak 16, 19:15, Art House Zinema.

Enriko Masak

Enriko - Makapansgat

“Capa neuropsíquica en la escultura”.

 

Una de las cuestiones principales en la neuroestética es el modelo de la consciencia escultórica. La investigación contemporánea todavía ha tratado muy poco los temas entorno la forma y su efecto al sujeto.

La rama escultórica de la neuroestética indaga los mecanismos de Arte usando las herramientas fisiológicas, filosóficas, semióticas, clínicas etc. Los ladrillos de la conciencia se ven más evidentemente en el Arte hecho en los albores de la humanidad. Así igual de válidas son las deficiencias cerebrales como punto de referencia. El toque científico puede revelar perspectivas inhabituales; la cuestión en el contexto de la Ciencia reside en que ¿qué añade o sabe la Ciencia de la estructura y del comportamiento simbólico en el Arte? ¿Hay algo en la escultura que nos afecta en el nivel más básico?

Esta condición que estuviera compartida entre el Arte contemporáneo y el Arte prehistórico nos permite sacar conclusiones sobre el comportamiento escultórico.

Hasier Goikolea Revilla

Horizontal-hasier

“Horizontal”.

 

Lurra zerutik banatzen duen lerro horizontalean dago nire aitaren herria.

 

Matadeónek ez du denborarik. Bost hilabete hauetan ez da ia aldatu, baina dena aldatu da.

 

Enarek etxeko portalean hutsik zegoen kabia okupatu dute urtero legez.

Goizean goiz irten eta mokoan buztin apurra eta laztoa dutela bueltatzen dira hegan, behin eta berriro. Gu bezala, obratan.

Mendi artekoak baino zabalagoak gogoratzen ditut leoneko zeruak.

 

 

Lehen, umea nintzenean , erleak korralean genituen.

Hiru urterekin, enjanbrera hurbildu eta atzamarra bertan sartzea ideia ona zela pentsatu nuen.

18 ziztaden ostean, ikasi dut. Batzuetan errealitatera hurbiltzeko hobeak dira lente eta kamarak, gorputz biluziz hurbildu ezkero posible delako bizia galtzea.

Egun makaldien ondoan daude, guretik kilometro eskasera eta lehen aldiz lagundu dut Jokin ezti bila. Traje berri bat erosi du espresuki niretzako.

 

 

Etxera hurbiltzea aitarengana bueltatzeko modu bat izan da.

Matadeon utzi behar izan zuen umetan izeko osaben etxean bizitzeko. Ez zuten seme alaba biologikorik, baina dirua zeukaten. Osabak besoan tiroa jaso eta pentsio oparoa zuen gerra elbarritu moduan. Seminario ezberdinetan interno egon ostean apaiz ikasketak egin zituen, baina bukatu gabe utzi eta komunista egin zen.

Berrogei urte baino gehiago daramatza Bilbon. Herrira joatea etxera itzultzea da eta urte osorako berakatzak landatzen ditu ortuan.

 

Aitaren etxea defendatu beharko banu, zuei erakutsiz defendatuko nuke.

 

Errealitatea bere horretan harrapatzea ezinezkoa dela ikusita, errealitate bat sortu nahi izan dut.

Bizipenaren ostean geratu den bakarra irudi eta soinu multzo hau da. Forma konkretu bat daukan artefaktoa. Fikzio bat baino faltsuagoa den dokumentala jarri nahi izan dut zu eta bion artean.

Etorkizunari eman diot oroimena, errazena ahaztea baita.