M. BENITO PÍRIZ, MANU BLÁZQUEZ, BLANCA CASTRO PONCE, FÁTIMA CONESA, JUANA GARCÍA-POZUELO, AURITZ IÑURRIETA ORBEZUA, FERMÍN MORENO MARTÍN, ANTOINE NESSI, GARETH PHILLIPS, LAURITA SILES, AMAYA SUBERVIOLA, FERNANDO VILLENA
19.06.2026 – 06.09.2026
ARTISTA EGOILIARRAK 2025/26: ESKURATZE BERRIAK BilbaoArte Fundazioko artista egoiliarren azken belaunaldiko sorkuntzak aurkezten dituen talde-erakusketa da. Proiektu honek 2025/26ko ekoizpenerako laguntzaren onuradun izan diren hamabi artistek berriki ekoitzitako lanak biltzen ditu. Guztira, hogeita hamar bat lan inguru dira, BA Bildumaren parte izatera igaroko direnak.
Adin eta jatorri askotako artistez osatutako talde honek gaur egungo praktika artistikoaren joera, estilo eta lan-metodo berrienen hautaketa adierazgarria eskaintzen du. Horma baten ertzean sostengatuta flotatzen duten formak eta koloreak; itxura naifeko istorioak, atzean kritika sozial zorrotza dutenak; familia-etxearen irudian gordeta dauden memoria eta soinuak; forma geometrikoak, paperetik eta ideien mundutik zeramikaren fisikotasunera pasatzen direnak; gorputz-keinua, euskarri desberdinetan eta hainbat teknikaren bidez errepikatua; pinturaren praktika krisian jarri nahi duen geometria kolorista; muga fisikoak, psikologikoak, edo muga ikuspegi zabalenetik ikusita, irudiaren eta eskulturaren arteko konexiotik aztertuta; hiru dimentsioko argazki-narratiba, edo argazki-liburuaren definizio garaikideen bilaketa, instalazioaren bitartez; espazioa eta etxekotasuna, narratiba eta xehetasun ezkutuak erakusteko erabilita; errotzea, edo gure jatorrian ditugun adarrak edo sustraiak, izana ematen digutenak, loratzera eramaten gaituen horri erreferentzia egiten dion material aratz baten bidez; inoiz ere irudikatuko ez genukeen marrazkia, barneratutako esperientzia grafikoetatik eta zerbait berria sorrarazten duten elementuen konposizioetatik datorrena; gorputz eskultorikoan presioa egiten duen indarra, material horren erreakzioa bistaratzen duena. Horiexek dira, beste batzuen artean, BA Bildumak eskuratutako obra berriak biltzen dituen erakusketan ikus ditzakegun planteamenduak. 2025. eta 2026. urteetan euren lana Fundazioan garatu duten artistek gai horiei eta beste askori buruz hitz egiten digute, eta horren bidez bertotik harago pentsatzera gonbidatzen gaituzte. Galdera asko mahai gainean, beste horrenbeste erantzun bilatuz, eta baita zalantza gehiago ere.
Horrez gain, erakusketa honetan ikus ditzakegu hamabi egoiliarrek euren egonaldian garatu dituzten artista-liburuak, eta horien bidez bestelako adierazpen-modu batera hurbildu ahal izango gara; kasu batzuetan, adierazpide hori euren lan egiteko formatik gertu dago, eta beste batzuetan urrun, eta horrek guztiak begirada irekitzen digu eta sorkuntzaren horizonteak zabaltzen ditu.
ARGITALPENA: BILBAOARTE 2025/26 URTEKARIA
Argitalpen honetan, Urazurrutia 32an kokatutako Ekoizpen Artistikorako Zentroaren eta URIBITARTE40 aretoaren jarduerari buruzko informazio zehatza eskaintzen da. Instalazioen eta garatutako proiektuen ibilbidea jasotzen du, bai eta ekoizpen-zentroan lan egin duten artistak gertutik ezagutzeko aukera ere.
INFORMAZIOA
Izenburua: BA BILDUMA ARTISTAK EGOITZAN 2025/26:ESKURATZE BERRIAK
Artistak: M. BENITO PÍRIZ, MANU BLÁZQUEZ, BLANCA CASTRO PONCE, FÁTIMA CONESA, JUANA GARCÍA-POZUELO, AURITZ IÑURRIETA ORBEZUA, FERMÍN MORENO MARTÍN, ANTOINE NESSI, GARETH PHILLIPS, LAURITA SILES, AMAYA SUBERVIOLA, FERNANDO VILLENA
Lekua: Sala URIBITARTE40 (Paseo de Uribitarte, 40. 48009 Bilbao).
Datak: Del 19 de junio al 6 de septiembre, 2026
Inaugurazio-programa:
Aurkezpen publikoa
Ekainaren 19a, ostirala, 18:00etan
Inaugurazioa
Ekainaren 19a, ostirala, 19:00–21:00
Aretoaren ordutegia: asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxita.
ARTISTA PARTE-HARTZAILEAK
M. Benito Píriz (Durango, 1992)
Manu Blázquez (Valentzia, 1978)
Blanca Castro Ponce (A Coruña, 2002)
Fátima Conesa (Algeciras, 1977)
Juana García-Pozuelo (Logroño, 1978)
Auritz Iñurrieta Orbezua (Eskoriatza, 1996)
Fermín Moreno Martín (Bilbo, 1970)
Antoine Nessi (Ivry-sur-Seine, Frantzia, 1985)
Gareth Phillips (Gales, EB., 1979)
Laurita Siles (Marbella, 1981)
Amaya Suberviola (Mendavia, 1993)
Fernando Villena (Bilbo, 1974)
INAUGURAZIO-PROGRAMA
Aurkezpen publikoa
Data: Ekainaren 19a, ostirala
Ordua: 18:00
Sarrera librea
Inaugurazioa
Data: Ekainaren 19a, ostirala
Ordua: 19:00-21:00
Sarrera librea
BISITA GIDATUAK
Bisita gidatua, aldi berean LSEn (gaztelaniazko zeinu-hizkuntza) eta ahoz
Asteazkena, uztailak 8 eta abuztuak 5 (eusk.), 19:00
Asteazkena, uztailak 22 eta irailak 2 (gazt.), 19:00
Sarrera librea
ETA GAINERA …
Urazurrutia 32ko egoitzako estudioen irekiera
Ate irekiak eta estudioetara sartzeko aukera librea.
- Ekainaren 22a, 17:00–21:00
- Ekainaren 23a eta 24a, 11:00–14:00 eta 17:00–21:00
- Ekainaren 23a, 17:00–21:00: Ate irekien festa
Sarrera librea
