BilbaoArte Bildumako maileguak

BA BILDUMAKO OBREN ALDI BATERAKO MAILEGUA, ERAKUSKETETARAKO

BilbaoArte Fundazioak baimentzen du BA Bildumako obrak aldi baterako erakusketa eta proiektuetara lagatzea. Artelan gehienak eskuragarri daude mailegurako, salbu eta kontserbazio arrazoiengatik ezin mailegatu daitezkeenak edo eskariaren egunetan beste museo edo instituzio batzuei lagata daudenak.

Obren mailegua mugatuta dago eskatutako obren segurtasuna eta kontserbazio ona bermatzen duten museo, instituzio, fundazio eta kultura-espazioentzat. BilbaoArte Fundazioak bere ondarearen aurrean duen erantzukizunaren eraginez, ez zaie mailegurik ekeiniko partikularrei, enpresa pribatuei eta galeria komertzialei, ezta promozio- edo propaganda-helburuetarako ere.

Mailegurako eskari bat aurkeztu aurretik, erakusketetako kuradore-taldeei gomendatzen zaie eskatzen diren bildumen ardura duten pertsonekin kontaktatzea, haien aukeraketa zehazteko eta obren erakustaldiak izan litzakeen mugak eztabaidatzeko.

Mailegurako eskari baten ebaluazioa obraren berezko faktoreen arabera egiten da (kontserbazio egoera, haren erakustaldien maiztasuna eta eskuragarritasuna), eta baita kanpo-faktoreen arabera ere (erakusketa-proiektua eta espazioaren baldintzak, instalazioei buruzko txosten baten bidez justifikatu beharko direnak).

Maileguen eskaria erakusketaren inaugurazioaren aurretik egin behar da, aurre-denbora nahikoz, beharrezkoak diren prozedura guztiak tramitatu ahal izan daitezen.

Maileguen eskariak BilbaoArteren Bildumaren arduradunek eta Zuzendaritzak ebaluatuko dituzte, eta horiek jakinaraziko dute, ofizialki, zein den eskariaren egoera eta ea onartu den edo ezezkoa eman zaion.

Mailegua onartuta dagoenean, BilbaoArte Fundazioak obraren edo obren mailegurako baldintza espezifikoak bidaliko dizkio eskaria egin duen erakundeari, gai hauei dagokienez: muntaketa, dokumentazio grafikoa, asegurua, kontserbazioa eta katalogoa.

 

Nola formalizatu eskaria?

Eskaria postaz edo emailez egin ahal izango da, eta BilbaoArte Fundazioaren zuzendariari zuzendu beharko zaio:

Javier Riaño jauna
Zuzendaria
Fundación BilbaoArte Fundazioa
Urazurrutia, 32. 48003 Bilbao, Bizkaia
94 415 50 97 / 605 50 51 15

E-mail: bilbaoarte@bilbao.eus

Eskarian, erakusketa-proiektuarekin lotutako datu guztiak agertu behar dira, mailegua modu egokian baloratu ahal izateko. Eskaria guztiz osatuta ez badago, eskariaren azterketa atzeratu ahal izango da.

Eskatutako informazioa:

  • Arduradunaren eta inplikatutako pertsonen kontakturako helbidea eta e-maila
  • Erakusketaren izenburua
  • Erakusketaren data zehatzak: inaugurazioa eta itxiera
  • Erakunde eskatzailea
  • Erakusketaren antolaketa (muntaketa, garraioa, etab.)
  • Egoitzak: inaugurazio eta itxieraren datak, egoitza bakoitzean
  • Komisariotza
  • Proiektuaren laburpena
  • Mailegurako obren zerrenda garbia eta zehatza (artista, izenburua, urtea, etab.), eta, ahal bada, irudiarekin
  • Facility report [instalazioen txostena]: egoera, irekitze-ordutegiak eta obra ikusgai egongo den aretoen segurtasuna. (kontakturako datuekin)
  • Mailegu-orriak, beteta eta sinatuta

Mailegutik eratorritako gastu guztiak mailegu-hartzailearen kontura izango dira (markoak, aseguruak, bilgarriak, garraioa, irudiak, posta, etab.).

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.