Zine zikloa: Helena Taberna. Zinemakumeak gara!-rekin lankidetzan

2022ko urriaren 18tik 20ra, Helena Taberna zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizleari eskainitako film-ziklo bat izango da Art House Zinema aretoan, Zinemakumeak gara! antolatuta, 27. edizioa dela eta.

Sarrera librea lekuak bete arte.

Helena Taberna (Alsasua, Nafarroa) 90eko hamarkadan hasi zen zinegile lanetan, fikziozko zein dokumentaleko film labur ugari idatzi, zuzendu eta ekoiztuz. Bere opera prima, Yoyes, euskal gatazkari buruzko filma, 2000. urtean estreinatu zen, kritika, sari eta leihatila oihartzun handiarekin. Ondoren, film luzeak estreinatu ditu: Extranjeras (2003), emigrazioaren fenomenoari buruzkoa; La buena nueva (2008), memoria historikoari eta Gerra Zibilari buruzkoa; Nagore (2010), genero-indarkeriari buruzko gogoeta proposatzen duena; Acantilado (2016), sekten unibertsoan sakontzen duena; eta Varados (2019), errefuxiatuen egungo egoerari buruzkoa.

Asteartea, urriak 18, 19:00

«Yoyes», Helena Taberna

Espainia, 1999, 104 min.

Zuzendaritza: Helena Taberna
Gidoia: Helena Taberna, Andrés Martorell
Antzezleak: Ana Torrent, Ernesto Alterio, Florence Pernel, Ramón Langa, Iñaki Aierra, Ruth Núñez, Kike Díaz de Rada, Juan Jesús Valverde, Manuel Morón, Laura Ballesta, Martxelo Rubio, Mikel Albisu, Arantxa Iglesias, Isabel Ordaz

Yoyes -ETAn ardura-postuak izan zituen lehen emakumea- itzuli egin da Mexikoko erbestealditik, eta bizitza berri bat hasi nahi du. Baina ez du itzulera erraza. Bera aldatu egin da, unibertsitate-karrera bat ikasi du, NBEn aritu da lanean, ama bihurtu da… Haren herrian, ordea, indarkeriak dira egunkarietako albiste nagusi. Yoyesek ahaztu egin nahi zuen, eta jendeak bera ahaztea, baina urrun egon den urteetan mito bihurtu da. Haren lehengo borrokakideek traiziotzat hartzen dute haren itzulera. Yoyesek izugarri maite du bere lurra, haren parte bilakatu nahi du, baina udazkenak hosto ihartuak baino zerbait gehiago ekarriko du berekin.

Asteazkena, urriak 19, 19:00

«La buena nueva», Helena Taberna

Espainia, 2008, 108 min.

Zuzendaritza: Helena Taberna
Gidoia: Helena Taberna, Andrés Martorell
Antzezleak: Unax Ugalde, Bárbara Goenaga, Guillermo Toledo, Joseba Apaolaza, Maribel Salas, José María Sanz “Loquillo”, Gorka Aguinagalde, Klara Badiola, Magdalena Aizpurua, Iñake Irastorza, Eric Probanza, Kandido Uranga, Jabier Muguruza, Susana Abaitua, Mikel Tello, Rodrigo Sáenz de Heredia

Nafarroako langile-herri bateko parroko izendatu dute Migel, 1936ko matxinadako egunetan. Gerraren ankerraren lekuko da eta bere sinesteak eta idealak saldu nahi ez dituelarik, kaltetuen, herri xehearen, garaituen alde jokatzea erabaki du, horretarako bizitza bera arriskuan jarri behar badu ere.

Gero eta bakar eta nahasiago dago Migel, eta herriko maistrarekin ematen du denbora gehiena. Desagertu da maistraren senarra, errepublikanoa; gatazka hasi denetik inork ez daki non dagoen. Egunorokoan partekatzen dituzte beren beldurrak eta tristurak parrokoak eta Margaritak, eta maitasunaren eremurantz emekiro lerratuko den adiskidetasun sakon bat sendotu da elkarren artean.

Osteguna, urriak 20, 19:00

«Acantilado», Helena Taberna

Espainia, 2016, 99 min.

Zuzendaritza: Helena Taberna
Gidoia: Helena Taberna, Natxo López, Andrés Martorell
Antzezleak: Daniel Grao, Juana Acosta, Goya Toledo, Ingrid García Jonsson, Jon Kortajarena, Josean Bengoetxea, Ana Gracia, Ciro Miró, Maiken Beitia, Xabier Elorriaga, Magdalena Aizpurua, Ramón Ibarra, Itsaso Arana, David Díaz, Miriam Ruiz

Gabriel oso etorkizun handiko fiskala da eta bizitza kolokan jartzen zaio Poliziaren dei bat jasotzen duenean. Sekta batean suizidio kolektibo bat izan da Kanariar Uharteetan eta bere arreba txikia, Cordelia, kideetako bat zen. Haren hilotza ez da agertu. Gabrielek ez du arreba urtetan ikusi: haien artean zerbait gertatu zen eta haien bizitzak kontrako norabideetatik joan ziren.

Berehala bidaiatzen du uhartera gertakariak lehen eskutik ezagutzera eta ikerketan laguntzera. Han Helena ezagutzen du, Cordeliaren laguna, nortasun handikoa eta oso sentibera. Hura eta Gabriel ongi moldatzen dira hasieratik, Cordelia bizirik aurkitzeko desirak loturik