2022ko uztailaren 13tik 22ra BilbaoArtek «Enredadera II. Materialtasun zeramiko garaikideak» tailer eta hitzaldiak hartuko ditu, Raquel Asensi artistak antolatutak eta koordinatutak, iaz BAGI! Programazioaren barruan proposatutako proiektuari jarraipena emanez. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin.
ENREDADERA II: MATERIALTASUN ZERAMIKO GARAIKIDEAK
HITZALDI ETA TAILERREN ZIKLOA
Raquel Asensik antolatua
07.13-07.29
Programa ikastaro praktiko bat, hitzaldi ziklo bat eta sarrera libreko erakusketa bat osatzen dute, uztailaren 13tik 29ra bitartean:
Uztailak 13, 16:00etatik 20:00etara: hitzaldi zikloa eta mahai-ingurua.
Sarrera librea edukiera bete arte.
Uztailaren 14, 15, 18 eta 19an, 16:00etatik 19:00etara: tailer praktikoak.
Uztailaren 20, 21 eta 22an: piezak labeetan egostea.
Uztailak 28 eta 29: ekoitzitako lanen erakusketa.
Sarrera librea edukiera bete arte.
HITZALDIEN ZIKLOA
Uztailak 13, 16:00 – 20:00
Enredaderaren bigarren edizioa hitzaldi sorta batekin hasiko da. Bertan, artista gonbidatu bakoitzak zeramikarekin lotutako prozesuei buruz hitz egingo du, eta, ondoren, mahai-inguru bat egingo da, publikoarekin batera eztabaida zabaltzeko.
Javier Bravo de Rueda, Estela Miguel Bautista, Mara Ona y Guido di Marzio artistez gain, aurten Blanka Gómez de Segura eta Mabi Revueltak ere parte hartuko dute gonbidatu berezi gisa, material, teknika edo teknologia horrekin lotutako prozesuei buruz hitz egiteko.
Sarrera doan!
Blanka Gómez de Segura, Piérola (Ceánuri, Vizcaya, 1952). Administrari teknikaritzako, kontabilitateko eta marrazketa teknikoko ikasketak egin zituen Markina-Xemein eta Durangon. 1979tik 1986ra zeramika-espezializazioko ikastaroak egin zituen Madrilgo, Bartzelonako, La Bisbaleko (Girona) eta Sargadelosko (Galizia) eskoletan. 1987tik 1993ra José Ortiz de Zarate buztingilearekin lan egin zuen Elosun (Araba). 1993an OLLERIAS Euskal Buztingintza Museo-Tailerra sortu zen, kultur ekintzailetzako proiektua, Blankak zuzendua eta milaka bisitari, ikasle eta ikertzaile igaro dira bertatik.
Iñaki Eskubiren argazkia
Mabi Revuelta. 2016ko Gure Artea Saria irabazi zuen, eta izen handiko hainbat erakundetan egin zituen erakusketak: Guggenheim Bilbao Museoa; Azkuna Zentroa (Bilbo); Tabacalera Promoción del Arte (Madril); ISCP (New York); Pekingo eta Tokioko Cervantes Institutua; Bilboko Arte Ederren Museoa; Artium Museoa (Vitoria-Gasteiz); TEA Museoa (Tenerife); CAAM (Las Palmas de Gran Canaria); La Casa Encendida (Madril) edo BilbaoArte Fundazioa.
TAILERRAK
Uztailak 14, 15, 18 eta 19, 16:00 – 19:00
Tailer bakoitza prozesu partikularretan eta zeramikarekin egindako esperimentazioetan oinarrituko da, eta, beraz, emaitza ez-linealak espero dira. Tailerren ondoren, piezak sutara eraman eta erakusketa prestatuko da.
+ uztailak 20 – 22 > Egosketa
Tailerretan parte-hartzeko matrikula: lau tailerrek 25 euroko prezioa izango dute.
Edukiera: gehienez 12 pertsona.
Izen-ematea: bilbaoarte@bilbao.eus helbidera eskaera-orria beteta bidaliz.
Uztailak 14
JAVIER BRAVO DE RUEDA
ENLACE, TEJIDO, Y RÍA
Esperimentazio materialeko eta elkarlaneko jolaserako ariketa gisa proposatzen da, metalezko eta zeramikako ehun bat sortzeko asmoarekin. Teknikoki lan egingo dugu sare metaliko elektrosoldatuzko egitura-patroiak oinarri hartuta eta buztin gorriz eta/edo Egiptoko orez estalita, biak paperezko mamiz nahastuta. Tailerraren hasieran materialen zati bat prestatuko dugu (koloreak eta testurak). Ateratzen den ehun-elementua BilbaoArteko eremutik kanpo eramango da itsasadarrera tailerren erakusketaren egunean. Ekintza kolektibo hori erregistratu egingo da.
Javier Bravo de Rueda (Callao, Perú, 1989). Lima eta Bilbo artean bizi eta lan egiten du. Arte Ederretako gradua lortu zuen PUCPko (Peru) Pinturako aipamenarekin eta ikasketak Massana Eskolan (Bartzelona) eta UPV/EHUko Zeramikako Masterrean (Bilbo) egindako lanarekin osatuz. Casa Encendidaren 2021eko Belaunaldi Saria jaso zuen. Goctalab, La Escocesa eta BilbaoArteko egoitzetan eta beketan parte hartu du, besteak beste.
Uztailak 15
ESTELA MIGUEL BAUTISTA
¿PUÑO o PUÑAO?
Abiapuntu gisa geure eskua hartuko dugu, formak eta gauzak eraikitzeko, irakurtzeko eta garraiatzeko tresna gisa. Lantegi esperimental, intuitibo eta oldarkor honetan, buztin modelatuaren bidez lan egingo dugu, landare-formetatik sinboloak irudikatzen eta eraikitzen ikertuko duten piezak ekoizteko.
Estela Miguel (Cuenca, 1992). Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du. Hemen-Neoartisautzako laborategia proiektua zuzendu eta bertan lan egiten du. Arte Ederretan UCLMn (Cuenca) eta Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterra UPV-EHUn (Bilbao) graduatua da. Bere proposamen artistikoa marrazkiaren, eskulturaren, objektuaren, diseinuaren eta artisautzaren arloetan oinarritzen da. Banakako erakusketak egin ditu ArteSantanderren Espacio Alexandrarekin (Santander), Manisesko zeramika-biurtekoan (Valentzia), ANTIn (Bilbo), Lamosan (Cuenca).
Uztailak 18
MARA ONA
TALISMÁN EXQUISITO
Nola gauzatu dezakegu gure txoko misteriotsuen abstrakzioa? Lokatza material boteretsua da, betiereko bihurtzeko edozein asmo atzematen duena. Mundu honen eta bestearen artean dabiltzan kutun eta eskultura erritualen ideia landuko dugu. Geure irudimenezko formak ikertuko ditugu sinbologia pertsonalen bila. Collagean lagunduko dugu, eta ausaz jolastuko gara irudiekin, gure esentziaren zati bat, talisman bikain bat, irauli ahal izateko objektu bat zeramikan eraikitzen lagun diezaguketen irudiekin.
Mara Ona (1990) Bilbon bizi da eta Zeramikako Masterra egin zuen. Aurretik, Arte Ederrak ikasi zituen Cuencan eta Eskulturari Aplikatutako Arteak Zaragozan. CERCOn hautatua izan da, Zeramika Garaikidearen Jaialdian (2021), eta erakusketa bat egin zuen JUSTMADen, Madrilgo Arte Emergente Azokan (2020).
Uztailak 19
GUIDO DI MARZIO
GRIMA
Tailer honetan, zeramikaren bidez, egunero erabiltzen diren objektuak hainbat giza organorekin erlazionatuko ditugu, hala nola, begi-globoak, aho-barrunbea eta abar. Horrela, aldi berean sentsazio disruptibo eta erakargarria sortzen saiatuko gara, baina, batez ere, esperientzia bat sortuko dugu, norberaren bizitza eta nortasuna xede dituen erabilera arraro eta berezi batean.
Guido di Marzio. Pennen jaioa (Italia, 1990). Txikitatik arte ikasketak egin ditu G. Misticoni de Pescara Lizeo Artistikoan, Veneziako eta Erromako Arte Ederren Unibertsitateetan ikasketak amaituz. Bilbon bizi izan zen 2017 eta 2018an, eta Basauriko Kaleartean ekimenean parte hartzen du. 2020an, bere lana Ertibil arte plastikoen erakusketa ibiltarian hautatua izan zen.
EKOITZITAKO LANEN ERAKUSKETA
Uztailak 28 – 29, 17:30 – 20:30
Uztailaren amaieran erakusketa bat prestatuko da BilbaoArteko Kristalezko Patioan, tailerretako esperientziaren emaitza edo arrastoekin.
Raquel Asensik @artistaceramistaciborg koordinatua
Sarrera doan!






