Egoitza-deialdia Moving Artists Bizkaia Kurdistán 2022

BilbaoArtek Moving Artists-ekin elkarlanean dihardu beste urte batez Bizkaia-Kurdistan 2022 egoitza artistikoen deialdian.

Bizkaiko foru-lurraldean bizi diren edo Bizkaian jaio diren egileei zuzendutako deialdia, BilbaoArten bekadun izan diren artistentzat ere zabalik dago. Hautatutako artistak 2022ko iraila eta azaroa bitartean Suleimaniyah hiriaren bihotzean biziko dira, Irakeko Kurdistango kultur hiriburuan, eta bertako beste artista batzuekin partekatuko dute estudioa Tabako Fabrika zaharreko (gaur egun Karge kultur zentroa) hangoetan.

Bi hilabete horietan, BilbaoArte Fundazioak Irakeko Kurdistango bi astista hartuko ditu bere instalazioetan.

Moving Artists (MA) irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, Bilbon sortua 2017ko urtarrilean. MAk ideia eta motibazio nagusi batekin lan egiten du: praktika artistiko garaikidea desagertzeko arriskuan dagoen ondare immateriala da, eta babestu egin behar dugu, dela gatazka-egoeretan, dela krisialdietan.

Erakunde honen lana da artisten, artearen eta kulturaren langileen mugikortasuna erraztea, kultura-isolamenduko eremuak sorburu zein jomuga gisa harturik. Gure arabera, artisten bizipena bide zuzena da aniztasunean hezteko eta etorkizunari begira ondarea sortzeko.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.