Erakusketa: «Uretan, dantza disdiretan urtzen da», Argiñe Ceballos, URIBITARTE40 Aretoan

Uretan, dantza disdiretan urtzen da izenburupean, Argiñe Ceballos (Ugao-Miraballes, 1999) artistak aurkezten ditu, BilbaoArteren URIBITARTE40 Aretoan, Bilbaoartek estudio lagapenarekin 2023-24an emandako bekaren esparruan eta geroago Otxarkoaga Opengelako estudioetan izandako egonaldian gauzatutako azken ekoizpenak.

Argazkiek, oihalek, eskulturek, bideoek eta instalazioek osatzen dute URIBITARTE40 Aretorako berariaz sortutako proiektua. Materialekin eta diziplina batzuekin esperimentatzearen ondorioz sortutako artelanak elkarrizketan aritzen dira euren artean, errealitatea eta fikzioa nahasten dituen fantasiazko espazio oniriko bat sortuz.

Proiektuaren izenburua –Uretan, dantza disdiretan urtzen da- uretan murgildutako oihalaren/larruaren pentsamendutik sortzen da. Material hori esperimentazio-espaziotzat hartzen du artistak.  Ceballosek ehuna luzatu, zeharka ebaki eta batu egiten du; objektuak eta gorputzak biltzen ditu berarekin uretan, eta arretaz behatzen ditu argiaren eraginak edo korrontearen jarioak haietan sortzen dituen aldaketak. Aldaketa eta mutazio efimeroak, artistak argazki eta bideotan atzematen dituena, ukiezina dena erregistratzen saiatuz eta besteekin aldi batez duten loturagatik bakarrik existitzen diren gorputz berriak sortzen ahaleginduz.

Gorputz bat biltzen duen ehunari eta beraren eraldaketari buruzko interes horrek zuzeneko lotura du “ekdisi” kontzeptuarekin, hau da, narrasti batzuen larru zaharra desitsasteko prozesuarekin. Larrua berriztatzen da, eta desitsastean bildu eta laztandu egiten du, gorputzaren bizi-etapa baten ebidentzia bihurtuz; gorputz-memoriaren artxibo bat, eta, aldi berean, denboran zehar egindako garapenaren metafora bat.

Larruak uzten dio itsatsita zuen gorputza izateari, ente edo objektu autonomo gisa azaleratzen da, eta eskeletorik gabeko izaki moduko bat izatera pasatzen da, inguratzen duten elementu fisikoei erantzuten dien jokabide batez. Tapaki mehe moduko bat, zeharrargia, elastikoa eta aldakorra, gorpuztasun berriak eskuratzen dituena beste gorputzen aldean.

Unearen esperientzia atzemateko gogo horrek, non objektu edo obra fisikoa naturaren beste elementu bat bezala agertzen baita, ikusleekiko elkarreraginera deitzen du, errealitate sentsorial horren partaide izatera gonbidatuz; izan ere, horrek zentzuak pizten ditu eta gorpuztasun pertsonal eta propioaz konturatzea ahalbidetzen du, taxutu, kulunkatu eta biltzen gaituen ingurunearekin duen loturaz konturatzeaz batera.

ERAKUSKETAREN FITXA TEKNIOA

Izenburua: Uretan, dantza disdiretan urtzen da
Artista: Argiñe Ceballos Gelozaga (Ugao-Miraballes, 1999)
Lekua: URIBITARTE40  Aretoa ( Uribitarte pasalekua, 40. 48009 Bilbao).
Datak: Otailak 14 – Martxoak 30, 2025

Aretoko ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00. Igande eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00. Astelehenetan (jaiegunak barne), itxita

Titulurik gabea (2024). Kolore argazkia
BilbaoArte estudioko ikuspegia

Argiñe Ceballos Gelozaga (Ugao-Miraballes, 1999) Ikerketa eta Arte Sorkuntzako Masterra egiten ari da gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Artean graduatu zen 2023an. Besteak veste Okela, Gau Irekia (2022), Bizkaia Aretoa (2023) eta BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoa (2023) bezalako espazioetako talde-erakusketetan parte hartu du

Bere praktika artistikoa argazkigintzan, eskulturan, instalazioan eta ekintzen erregistroan oinarritzen da batez ere. Diziplina horiek bere iruditeriara hurbiltzeko bide gisa erabiltzen ditu, bere interesak eta nahiak une honetan islatuz. Modu bateratuan edo sakabanatuan, gorputzen arteko loturak sortzea du helburu, sormen-prozesuan gertatzen denari garrantzia emanez eta une horiek irudiak eraikitzeko aprobetxatuz. Horrela, “azken irudiaren” kontzeptuari garrantzia kendu nahi dio, prozesuari eta bertan sortzen diren elementuei lehentasuna emanez.
Bere lana ekintzaren eta eszenaratzearen testuinguruan manipulatzen diren materialen edo objektuen sorkuntzaren arteko erlazioak ezartzea da. Gorputz ezberdinak elkartuz, beste batzuk sortzen ditu, objektu hauen funtzioa eraldatuz eta autonomia eta anbiguotasuna emanez. Gorputz desberdinekin lan egitea, konektatzea eta eraldatzea gorputz eta espazio berriak sortzeko aukera ematen dion praktika bat da. Josi, moztu, luzatu, loturekin jolastu: ekintza horiek guztiak elkar lotzen dira miaketa-prozesuan. Ehun-identitatea, testuinguru horretan, oihal soil batetik harago doa; esperimentazio-espazio bihurtzen da. Material horiek argiarekin eta itzalarekin jolasten laguntzen diote, eta funtsezko zeregina betetzen dute praktikan, une bakar batean harrapatzen diren funtsezko elementu gisa erabiltzen baititu, gorputzak eta espazioa etengabe aldatzen eta espazioan sartzen diren heinean geruzak gehituz. Irudiaren bidez, bere iruditeria pertsonalera hurbiltzen da, munduarekiko harremanak eta objektuak elkartzen diren espazio oniriko batera, bere izatearen funtsezko parte izateko.

@arginecg

PROGRAMA PUBLIKOAK

INAUGURAZIO PROGRAMA

Iinaugurazioa eta aurkezpen publikoa

Data: ostirala, otrailak 14
Hora: 19:00etan.

Bisita gidatua artistarekin

Data: larunbata, otsailak 15
Hora: 12:30etan.

Sarrera doan

BISITA GIDATUAK

Otsailak 26 (euskeraz), Martxoak 12 (gaztelaniaz)

BISITA GIDATUAK PUBLIKO OROKORRARENTZAKO. Aldi bereko bisita gidatuak gaztelaniazko zeinu-hizkuntzaz eta ahoz.

Datak: Otsailak 26 (euskeraz), Martxoak 12 (gaztelaniaz)
Lugar: URIBITARTE40 Aretoa
Ordua: 19:00etan.

Sarrera doan.

TAILERRA “Entre un lago de arena y piel” ESTELA MIGUELekin

Otsailak 27, Martxoak 6 eta 13, 18:00etatik 20:00etara

Datak Otsailak 27, Martxoak 6 eta 12 (osteguna)
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa
Edukiera: 12 pertsona
Prezioa: doan: formularioaren bidez izena eman ondoren.
Izena emateko epea: Otsailaren 17tik-20ra bitartean

2. INAUGURAZIOA: TAILERRAREN EMAITZAK + LIBURUAREN AURKEZPENA

Osteguna, Martxoak 20an, 19:00etan.

Parte-hartzaileak Argiñe Ceballos (artista), Estela Miguel (artista) + erakusketan eta liburu edizioko prozesuan parte hartutako pertsonak
Data: osteguna, martxoak 20
Ordua: 19:00 etan
Lugar: URIBITARTE40 Aretoa

Sarrera doan.

 

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.