Iñurrietaren praktika gorputz piktorikoaren garapenean —olio-pintura liho edo kotoi gainean— eta erlazionatzeko duen modu pertsonalari lotutako iruditeria batekiko hurbilketan oinarritzen da. Haren obran, motiboak errepikatzen dira; esate baterako, bikoteak barruko espazioetan. Etxeko espazioetan etzanda jarritako figura batzuk eta formatu txikiko autoerretratu-serieak.
I Do Not Have Enough Clothes To Dress All The People I Become lanaren helburu nagusia pinturarekin lanean jarraitzea da, kolorearen, konposizioaren, ehunduraren, espazioen, formatuen eta mugen alderdiak kontuan hartuz. Era horretan, pinturak aurkezten dituen problematika guztiei erantzungo die, eta horiek birplanteatu eta horien gainean lan egiten jarraituko du.
Auritz Iñurrieta Orbezua (Eskoriatza, 1996). Tarteka Bilbon, tarteka Montrealen bizi eta lan egiten du. Bere lanak pintura eta marrazkia ditu ardatz. Arteko gradua egin zuen EHUn. Unibertsitate ikasketak egin zituen PUJen (Bogota, Kolonbia) eta FBAUPen (Oporto, Portugal). Pintura Masterra egin zuen EHUn. 2024an, Eusko Jaurlaritzaren ekoizpen artistikorako beka jaso zuen. Harriak2023 (Eremuak) programan parte hartu zuen 2023an, Oxford Aretoan bere lana erakutsiz. Hainbat talde-erakusketetan erakutsi du bere lana, Aire Galerian (Bilbo) edo Zerupen (Zarautz), besteak beste.
