Bisita gidatuak: «Kontrol materiala, kontrol ukiezina»

2024ko otsailaren 14an eta 21ean, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak bisita gidatuak eskainiko ditu «Kontrol materiala, kontrol ukiezina» erakusketa ezagutzeko. Bertaratzea librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

Publiko orokorrarentzako bisita gidatuak, gaztelaniaz eta euskaraz, entzumen-dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokituak. Aldi bereko bisita gidatua gaztelaniazko zeinu-hizkuntzaz eta ahoz.

Informazio praktikoa:

Datak: asteazkenak otsailak 14 (gaztelaniaz), eta 21 (euskera)
Ordua: 19:00etan
Iraupena: 45 min.
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa
(Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbao).

Sarrera librea edukiera bete arte.

KONTROL MATERIALA, KONTROL UKIEZINA

Kontrol materiala, kontrol ukiezina Jorge Isla artista huescatarraren (Huesca, 1992) erakusketa monografiko bat da; bertan, artistak bere azken ekoizpenak aurkezten ditu BilbaoArteren URIBITARTE4O Aretoan, eta zenbait gairen inguruan hausnartzen du, hala nola artisten lana aitortzeko eta saritzeko aplikatzen diren parametroak, artelanaren prezioa eta balioa, aurkezpenaren eta errepresentazioaren ideiaren moduko kontzeptuak, edo binomio batzuk: publikotasuna-pribatutasuna, ikusgai dena eta ikusezina dena; kopia eta originala.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.