Erakusketa: «Kontrol materiala, kontrol ukiezina», Jorge Isla URIBITARTE40 Aretoan

2024ko otsailaren 9an, URIBITARTE40 Aretoak bere lehen bakarkako erakusketa ireki zuen Jorge Islaren obrekin, bekaduna izan zena ekoizpen-zentroan 2023an, «Kontrol materiala, kontrol ukiezina» titulupean. Martxoaren 10era arte.

Jorge Islaren praxiak gure garaiko gizartearen mekanismo politiko, sozial eta ekonomikoak aztertzen ditu, horien egoera dikotomien bitartez irauliz: errealitatea eta fikzioa, kausa eta ondorioa, presentzia eta absentzia.

Kontrol materiala, kontrol ukiezina artistaren azken ekoizpenak aurkezten ditu eta dimentsio handiko instalazio baten inguruan egituratzen da, diskurtso-nukleo hori ardatz nagusitzat hartzen duten zazpi obrekin batera. Proiektuak zenbait gairen inguruan hausnartzen du, hala nola artisten lana aitortzeko eta saritzeko aplikatzen diren parametroak, artelanaren prezioa eta balioa, aurkezpenaren eta errepresentazioaren ideiaren moduko kontzeptuak, edo binomio batzuk: publikotasuna-pribatutasuna, ikusgai dena eta ikusezina dena; kopia eta originala.

Kontsumo-gizarteak beste edozein produktu material bezala asimilatu ohi du artelana, edo artisten lana artetik kanpoko balioetatik aitortzen da –hala nola prezioa eta merkatuan duen posizionamendua-; bada, modu berean, Islak paralelismo bat ezartzen du erakusketa-aretoan, bere proposamen artistikoak kanon konbentzionaletatik, erakusketen formatu arruntetatik edo obren material nobleetatik urruntzen dituen paralelismo bat, hain zuzen ere. Era horretan, jabetze artistikoaren edo bere proposamenetan material pobreak erabiltzearen moduko praktikak dira bere ikerketaren ardatza, dela pinturan, dela eskulturan dela instalazioetan, esanahi eta adierazle berriak bilatu nahirik.

ERAKUSKETAREN FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Kontrol materiala, kontrol ukiezina.
Artista: Jorge Isla (Huesca, 1992).
Lekua: BilbaoArte Fundazioa, URIBITARTE40 Aretoa (Uribitarte Pasealekua, 40)
Datak: 2024ko otsailak 9 – 2024ko martxoak 10

Aretoaren ordutegia:  asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara.

«Control material, control intangible», Jorge Isla

Jorge Isla (Huesca, 1992) Bilbon bizi da eta bertan lan egiten duIkus-entzunezko komunikazioan graduatua San Jorge Unibertsitatetik, ekoizpen artistikoaren masterduna Valentziako Unibertsitate Politeknikotik eta argazkigintzako autore-proiektuen masterduna Madrilgo Lens Eskolatik. 

Bere praxiak gure garaiko gizartearen mekanismo politiko, sozial eta ekonomikoak aztertzen ditu, horien egoera dikotomien bitartez irauliz: errealitatea eta fikzioa, kausa eta ondorioa, presentzia eta absentzia. Mugaren, berrinterpretazioaren eta birsignifikazioaren kontzeptuetan oinarritutako ideia multzo bat irudikatzen du, objektu kontzeptual gisa, zenbait bitarteko -idazketa, irudien sorkuntza, bideoa eta instalazioa- konbinatzen dituen ikerketa plastiko batetik, proiektu bakoitzaren izaeraren arabera.

www.jorgeisla.com

EGITARAU PUBLIKOAK

INAUGURAZIO EGITARAUA

Inaugurazioa eta aurkezpen publikoa

Data: ostirala, otsailak 9
Ordua: 19:00  – 21:00
Sarrera librea

Bisita gidatua, artistarekin

Data: larunbata, otsailak 10
Ordua: 12:30
Iraupena: 40 min.
Sarrera librea

FILMAREN PROIEKZIOA

El Precio del Arte (2018), Nathaliel Kahn

Datak: osteguna, otsailak 15
Ordua: 18:30
Iraupena: Ordubete eta 35 min.
Hizkuntzak: JBA (Jatorrizko bertsioa, gaztelaniaz azpititulatua)
Sarrera librea plaza guztiak bete arte

BISITA GIDATUAK

Publiko orokorrarentzako bisita gidatuak, gaztelaniaz eta euskaraz, entzumen-dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokituak. Aldi bereko bisita gidatua gaztelaniazko zeinu-hizkuntzaz eta ahoz.

Datak: asteazkena, otsailak 14 (gaztelaniaz), otsailak 21 (euskaraz)
Ordua: 19:00
Iraupena: 45 min.
Sarrera librea plaza guztiak bete arte.

ARTISTEN ARTEKO TOPAKETA

Mahai-inguru bat mahai karratu batean
Parte-hartzaileak: Victoria Ascaso, Adrian Castañeda, Jorge Isla, MawaTres

Data: osteguna, otsailak 29
Ordua: 19:00
Iraupena: Ordubete.
Sarrera librea plaza guztiak bete arte.