Inaugurazioa: «Kontrol materiala, kontrol ukiezina». Jorge Islaren erakusketa URIBITARTE40 Aretoan

2024ko otsailaren 9an, arratsaldeko 19:00etan, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak bere lehenengo bakarkako erakusketa inauguratuko du, «Kontrol materiala, kontrol ukiezina», Jorge Islaren lanekin, zentroan beka jaso zuena 2023an.

Inaugurazio programaren barruan, otsailaren 10ean, larunbata, bisita gidatua egingo da, 12:30ean, artistarekin berarekin, doan.

Erakusketa asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara, ikusi ahal izango da martxoaren 10era arte. Doako sarrera.

ERAKUSKETA: KONTROL MATERIALA, KONTROL UKIEZINA

Kontrol materiala, kontrol ukiezina Jorge Isla artista huescatarraren (Huesca, 1992) erakusketa monografiko bat da; bertan, artistak bere azken ekoizpenak aurkezten ditu BilbaoArteren URIBITARTE4O Aretoan, eta zenbait gairen inguruan hausnartzen du, hala nola artisten lana aitortzeko eta saritzeko aplikatzen diren parametroak, artelanaren prezioa eta balioa, aurkezpenaren eta errepresentazioaren ideiaren moduko kontzeptuak, edo binomio batzuk: publikotasuna-pribatutasuna, ikusgai dena eta ikusezina dena; kopia eta originala.

ARTISTA: JORGE ISLA

Jorge Isla (Huesca, 1992) Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du. Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua San Jorge Unibertsitatetik, ekoizpen artistikoaren masterduna Valentziako Unibertsitate Politeknikotik eta argazkigintzako autore-proiektuen masterduna Madrilgo Lens Eskolatik.

Bere praxiak gure garaiko gizartearen mekanismo politiko, sozial eta ekonomikoak aztertzen ditu, horien egoera dikotomien bitartez irauliz: errealitatea eta fikzioa, kausa eta ondorioa, presentzia eta absentzia. Mugaren, berrinterpretazioaren eta birsignifikazioaren kontzeptuetan oinarritutako ideia multzo bat irudikatzen du, objektu kontzeptual gisa, zenbait bitarteko -idazketa, irudien sorkuntza, bideoa eta instalazioa- konbinatzen dituen ikerketa plastiko batetik, proiektu bakoitzaren izaeraren arabera.

Jorge Isla. Sin título [Izenbururik gabe], 2024
Kolorezko argazkia. Artistaren eskaintza

Kolaboratzailea:
Cerveza El Águila